Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Udalak "ez du asmorik" Damarri kaleko etxea botatzeko

Bizilagunen kexak eta alderdi politikoen arteko tentsioak gorabehera, Hondarribiko Udalak azaldu du etxebizitza botatzearen asmoa Jaurlaritzak mende hasieran onartutako bi dekretuetan oinarritzen dela. Udalak ez du dekretuen gaineko eskumenik, eta gehitu du "bizilagunekin bat egiten" duela.

Udalak esan du ez daudela bere esku Jaurlaritzaren dekretuak.Hondarribiko Udala
Goiatz Iza Erkis
Hondarribia
2026/09/04

Azken egunetan tentsioa eragin du Hondarribian Damarri kale inguruko etxebizitzen auziak. Bizilagunak kexu agertu dira etxea bota nahi dutela salatuta, eta albisteak hautsak harrotu ditu herriko alderdi politikoen artean. Bada, Hondarribiko Udalak prentsa oharrez adierazi du ez duela “etxebizitza bakar bat bera ere eraisteko asmorik”.

Udalak azaldu duenez, auziaren sorburua ez dago 2023an onartutako HAPO Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren barruan, orain arte zabaldu bezala, baizik eta Eusko Jaurlaritzako Ondare Sailaren 2000ko eta 2001eko dekretuetan. Orduko hartan onartu ziren bi dekretuek aurreikusten dute harresiaren inguruko hainbat eraikin desagerraraztea, tartean Damarri kalearen ingurukoak.

Bi dekretuak udal plangintzaren gainetik daude, hortaz, udalak “legez eta administrazio prozeduraren baitan” jaso behar ditu HAPOan. Dena den, udalak zehaztu du dekretuak jaso bai, baina ez duela bat egiten eskatzen denarekin, hau da, etxebizitza eraistea. “HAPOan jasotakoa indarrean dagoen araudiaren eta Eusko Jaurlaritzaren txosten loteslearen ondorio da, ez Udalaren borondate politikoaren ondorio”, esan du Igor Enparan alkateak.

Etxebizitzarekin duen konpromisoa adierazteko, udalak gaineratu du ingurua auzobihotz izendatu duela “eremuaren balioa” aitortzeko, eta inguruko etxebizitza bat ere erosi duela herriko etxebizitza parke publikoan txertatzeko.”Ez luke zentzurik Udalak etxebizitza bat erostea herriko etxebizitza parke publikoan sartzeko eta, aldi berean, hura eraisteko borondatea izatea”, esan du alkateak.

Era berean, udalak San Nikolas Baluartea erosi du, “harresia eta haren ingurua berreskuratu eta balioan jartzeko” asmoarekin. Helburua, udalak dioenez, herriko “ondare historikoa leheneratzea eta herritarren eskura jartzea” da, horretarako “inguruko etxebizitzarik eraitsi beharrik gabe”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.