Hondarribiko XX. mendeko gertakarien bilduma argitaratu du Arma Plaza Fundazioak
Pedro Barruso Bares historialariaren 'Hondarribiko kronikak (2019-2024)' liburu digitala argitaratu du. Hondarribiko memoria kolektiboa "berreskuratzeko" helburuarekin, egileak herriko pasarte "ezagun zein ezezagunak" bildu ditu.
Irun eta Hondarribiko errefuxiatuak Hendaian, 1936ko iraileko lehen egunetan Arma Plaza Fundazioak Pedro Barruso Barés historialariaren Hondarribiko kronikak (2019-2024) liburu digitala argitaratu du. XIX. eta XX. mendeko 51 gertakari eta pertsonai esanguratsu bildu ditu historialariak, herriaren “memoria kolektiboa bildu eta berreskuratzeko” asmotan.
Pertsonai publikoetatik auzokide anonimoetaraino, egileak hamaika pasarte bildu ditu, 1936ko Gerratik hasi, frankismoko erbestea eta errepresioa landu eta Trantsizioraino. Pertsonak ez ezik, herriko lokal esanguratsuenak ere bildu ditu, adibidez, Mouricost hotela.
Liburua digitala da, gaztelaniaz zein euskaraz dago eta irakurleak doan deskargatu dezake estekan klik eginez.

