Albisteak

Lakaxitako eraso faxistak salatzeko elkartu dira Irunen

Joan den astean beste eraso faxista bat jasan zuen Lakaxita gaztetxeak. Hori salatzeko elkarretaratzea egin dute Urdanibia plazan, 13:00etan.

Hezkuntza publikoko irakasleen greba, bertan behera

Sindikatu guztiek sinatu dute akordioa, ELAk izan ezik. Sindikatuen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren negoziazio mahaiak eman du fruitua.

Bidasoko hezkuntza komunitatea elkarretaratzera dei egin dute hilaren 12rako

Irungo hiru guraso elkartek nabarmendu dute "eskola hobe baten aldeko borroka" hezkuntza komunitate osoarena dela. Hurrengo astelehenean mobilizatzera dei egin dute.

Herri bazkarirako sarrerak igande honetan erreserba daitezke

Ekainaren 21ean izango da herri bazkaria eta sistema berria sortu dute bazkariko tiketak eskuratzeko.

BATeko haurren taldea, DNA torneoko finalera

Dynamic New Athletics torneoa hilaren 17eta 18an jokatuko da Madrilen. BATeko ordezkariak bertan izango dira.

Bidegorri sarea berritzeko 300.000 euroko aurrekontua onartu du udalak

Hiriko bost puntutan egingo dituzte obrak eta kasu gehienetan zintarriak kenduko dituzte. Horrez gain, bizikletak garbitzeko bigarren puntua instalatuko dute Puianan.

'Piano baten inguruan batzen gaituena' emanaldia, bihar Itsas Etxean

Jakes Txapartegik, Iñaki Salvadorrek eta Esther Barandiaranek kontzertu berezia eskainiko dute. Entzuleak musikaren eta beren historien parte egingo dituzte.

euskaraldia

770 azal ditu Euskaraldiak

HITZAk, Euskaraldia gaitzat, azal sariketa egin du. LHko ikasleek 770 proposamen bidali dituzte denera.

Josu Igiñiz Etxebeste. Irungo Euskara zinegotzia.

«Soilik gaztelaniak duen leku bera izatea dugu aldarri»

Euskara ordezkari kargua urtarrilean hartu zuen Igiñiz jeltzaleak. Uste du orokorrean Irunen euskararen egoera ez dela ona, eta udalak eredu izan behar duela euskararen erabileran.

Zaldunbordaren inguruan sozialistek egindako afirmazioak gezurtatu ditu Abotsanitzek

Herri plataformako kideek zuzenketa publiko bat egiteko eskatu diote Hondarribiko PSE-EEri. Eta aldi berean, azken hilabeteetan sozialistak baliatzen ari den estrategia gaitzetsi dute.

'Gure Natura Irudietan' erakusketa, bihartik 27ra arte

Hondarribiko Ttopara kultur elkarteak antolatu du Felix Calvoren erakusketa, Udalaren eta Arma Plaza Fundazioaren laguntzarekin. Turismo Bulegoan egongo da ikusgai, 10:00etatik 19:30era.

Esklerosi Anizkoitzagatik Busti Zaitez 28. kanpaina martxan da

Igande honetan (hilak 6an) gaixotasunaren inguruko informazioa zabaltzeko Portua auzoan izango da ADEMGI elkartea.

eskola materiala

Ikasmateriala erosteko diru laguntzen deialdia zabaldu dute

Irailaren 30era arte iraungo du eskaera egiteko epeak eta hiriko establezimenduetan egin behar dira erosketak.

hitza

HITZA entzun daiteke

OARSO BIDASOKO HITZAren webguneetako idatzizko eduki guztiak entzuteko aukera zabaldu du euskarazko hedabideak.

Hondarribia Herri Aldizkariaren ekaineko edizioa kalean da

Hondarribiko Udal Webgunean kontsultatu daiteke jada euskarazko udal aldizkariaren 403. zenbakia.

Terrazen ordenantzaren jendaurreko informazio eta entzunaldi epea zabalik da

Maiatzaren 29ko osoko bilkuran terrazen ordenantza behin-behinean onartu ondoren, jendaurreko informazio epea irekia dago dagoeneko. Erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu daitezke urriaren 15era arte.

Hondarribia Bk bost puntu eskuratu ditu asteburuan

Camargorekin berdinduta hamaika garren postuan dago une honetan Hondarribia B. Zuzeneko jaitsiera postutik 3 puntutara. Asteburuan Sestaon eta Zumaian arituko dira.

irungo alarde parekidea
alardea

LAB sindikatua: "Alardea udalak antola dezan bidea berreraiki beharra dago"

Alkatearen "jarrera ezaxolatia" eta adierazpen "lotsagabeak" salatu dituzte, eta nabarmendu egin dute auzi politiko honen eraldaketaren ikur nagusi eta bakarra mugimendu feminista dela.

Hamaika telebistan ikus daiteke jada 'Bi arnas' dokumentala

Iratxe Sorzabal eta haren ama Mari Nieves Diazen arnasak dira lanaren protagonistak.

Gehiago