Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
AisiaJaiak

Herri bazkarirako sarrerak igande honetan erreserba daitezke

Ekainaren 21ean izango da herri bazkaria eta sistema berria sortu dute bazkariko tiketak eskuratzeko.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2025/05/09

Sanmartzialetako herri bazkaria ekainaren 21ean egingo da Ficoban eta aurten ere hura antolatzeko elkarlanean aritu dira Betti Gotti, Antxeta irratia eta Irungo Udaleko Kultura departamentua. Bazkariaren eguneko egitaraua ez dute oraindik iragarri, baina gaur jakinarazi dute igande honetan (hilak 11) 12:00etan bazkarirako tiketen erreserbak ahalko direla egin online plataforma baten bidez.

Aurten ere bi pabiloi egongo dira: 18 eta 22 urte artekoentzat eta 23 urtetik gorakoentzat. Helduenentzako pabiloian 1.116 plaza egongo dira; gazteenentzako, berriz, 694 plaza.

Berrikuntzekin dator online bidezko salmenta, joan den urtean sarea erori egin baitzen “hainbeste jende batera” sartu zelako orrialdean, eta ondorioz, bost ordu baino behar izan zituzten sistema berriro martxan jartzeko. Joxeja Zabalo Betti Gottiko kideak gogoratu du “esfortzu handia” ekarri zuela sistemaren erortzeak eta herritarrengan “frustrazio handia” eragin zuela. 

Erreserbak

Betti Gottiren sare sozialetan korreo elektroniko bat zabalduko dute eta kuadrillako ordezkariek bertara idatzi beharko dute. Mezua jaso dela jakinarazteko mezu automatiko bat jasoko dute mezua bidaltzen dutenek, eta sarrerak erreserbatuta geratuko dira, eta behin eskaerek plaza kopurua gainditzen dutenean, itxaron zerrenda zabalduko dute.

Erreserba onartu zaienek 48 ordu izango dituzte ordainketa egiteko eta hori egin ezean, erreserba deuseztatu egingo litzateke eta itxaron zerrendaren arabera esleituko dituzte erreserbak. Ordainketa egiteko esteka bat jasoko du kuadrillako ordezkariak. Prezioa pertsonako 20 eurokoa izango da. Behin ordainketa eginda, berriro konfirmazio mezua jasoko du ordezkariak. 

Mezuan, zortzi datu eman beharko ditu kuadrillako ordezkari batek:

  • 1- Zenbat sarrera erreserbatu nahi dituzten. 
  • 2- Menuari lotutako informazioa.
  • 3- Kuadrillako ordezkariaren izen abizenak.
  • 4- NAN zenbakia.
  • 5- Kuadrillako ordezkariaren adina eta jaiotze data (pabiloia zehazteko). 
  • 6- Telefono zenbakia.
  • 7- Korreo elektroniko bat.
  • 8- Kuadrillaren izena.

Kamiseta eta goitibera lehiaketak

Aurten ere bi lehiaketa hauek egingo dira, herri bazkaria girotze aldera. Kamiseta lehiaketa joan den urtean berreskuratu zuten eta Asier Arbelaitz Antxeta irratiko marketing arduradunak oroitu du “ondo” atera zela. Aro berriko kamisetaren bigarren edizioa izango da aurtengoa eta kuadrillei dei egin die diseinuetan pentsatzen hastera. Prozedura eta sariak aurrerago jakinaraziko dituzte, bazkariko tiketen prozesua bukatzen denean. 

Bazkarirako tiketak eskatzeko kuadrilla bakoitzak izen bat eduki beharko du eta izen hori bera kamisetetan identifikazio gisa erabiltzera ere animatu ditu kuadrillak Arbelaitzek. “Kolorez bete dezagun herri bazkariko ibilbide guztia, Urdanibiatik Ficobara, eta Ficobatik San Juan plazara. 

Goitibera lehiaketa herri bazkariaren eguneko goizean egingo da San Martzial aldapatik behera. Dagoeneko goitiberen diseinuak pentsatzen hasteko proposamena egin du Arbelaitzek. Bestalde, emakumeei lehiaketa honetan parte hartzera dei egin die. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Larunbatetik aurrera, Renferen erabiltzaileek Hernani eta Irun arteko ibilbidea trenez egin ahal izango dute beti

Gipuzkoa, Euskal Herria

Errenteriako Udalak lursail bat laga dio Jaurlaritzari, alokairurako 45 etxebizitza babestu eraikitzeko

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako autoeskolak kexu dira 6.000 pertsona baino gehiago daudela azterketa praktikoa egiteko zain

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Herrera auzoko bizilagunek salatu dute «bazterturik» daudela, eta elkarretaratze bat antolatu dute etzirako

Euskal Herria, Gipuzkoa

Txomin Letamendiren sendiak justiziaren aitortza nahi du zikloa ixteko

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek bertan behera utzi dute greba

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.