Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bidegorri sarea berritzeko 300.000 euroko aurrekontua onartu du udalak

Hiriko bost puntutan egingo dituzte obrak eta kasu gehienetan zintarriak kenduko dituzte. Horrez gain, bizikletak garbitzeko bigarren puntua instalatuko dute Puianan.

Baron de Oña kaleko obrak ikustera gerturatu dira.
Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2025/05/09

Bidegorriak hobetzeko eta zoladura berritzeko obrak hasi dira hiriko hainbat puntutan eta lan horiei buruzko informazio emateko agerraldia egin dute Gorka Alvarez Obretako udal ordezkariak eta Sergio Javier Mugikortasun Jasangarriko ordezkariak.

Alvarezen arabera, hiriko hainbat puntutan bidegorrien narriadura dagoela uste dute eta hau bidegorrien “erabilera handiagatik” dela uste du.Udaletxearen konpromisoa bidegorriak “mantentzea” dela esan du. Halaber, segurtasun baldintza guztiak betetzea eta “ahal den neurrian” bidegorriaren ibilbidea “luzeagoa” eta “osatuagoa” izatea. Aurrekotua 294.832,68 eurokoa da eta hiru hilabetetan egikarituko ditu lanak Excavaciones y transportes Orsa enpresak.

Beraz, bide horiek hobetzeko helburuz ekin diote lan hauei udal ordezkariaren aburuz. Horrez gain, pasa den astean Juan Thalamas Labandibar kaleko azken etxea eraisteari ekin zioten eta lan horiek baliatuta, bidegorri berri bat sortzeko asmoa adierazi du Alvarezek. “Behobia eta Azken Portu lotuko ditu, baita hiriaren erdigunearekin ere”, zehaztu du.

Bestalde, lan hauek “estrategia argi” baten parte direla adierazi du Javierrek “Irun jasangarriago, osasuntsuago eta konektatuago” sortzeko bidean. Bizikletaren erabilera sustatzeko lanean urteak daramatela nabarmendu du Javierrek eta adierazi du Mugikortasun Jasangarrirako Planean jada jaso dutela hiri barnean mugitzeko gehien erabiltzen den garraioa bizikleta dela, baita oinez ibiltzea ere.

Obrak

Hiriko bost puntutan egingo dituzte obrak: Behobia, Azken Portu, Aduana kalea, Baron de Oña lorategian (Martindozenea ondoan) eta Puianan. Kasu askotan zintarriak kenduko dituzte eta seinalizazioak berrituko eta berriro margotuko dituzte. Horrez gain, bideak gorriz eta beltzez margotuko dituzte espaloia eta bidegorria bereizita egon daitezen.

Aduana kalean Pio Baroja ikastetxeraino iristen den bidegorria 20 zentimetro zabalduko dute eta espaloiaren eta bidegorriaren arteko diferentzia deuseztatuko dute. Azken Portun, berriz, Juan Thalamas 37 zenbakitik, Azken Portu kiroldegi alboko komunetaraino berriro zolatuko dute bidegorria eta jarraipena emango diote horri. “Orain arte oztopoak zituen bidegorriak, esate baterako, Vertiz Ford kontzesionarioarena. Dena homogeneizatuko dugu”. Eremu honetan GI-636 errepidea dago eta horrekiko ezberdintzeko bidegorrian seinalizazioa marraztuko dute.

Bizikletak garbitzeko puntua

Meakan jarri zuten bizikletan garbitzeko lehen puntua 2022an eta gaur bigarrena jarriko dutela iragarri dute bi udal ordezkariek. Puianan instalatuko dute, ospitalearekin bat egiten duen bidegorriaren alboa. Kokapena erabakitzeko, mendiak izan dituzte aintzat edota mendiko bizikleten erabilpena. Puntu hau hesituta egongo da, urak ihes egin ez dezan eta kanal batzuk sortuko dituzte ur zikina bideratzeko eta ur putzuak ekiditeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Larunbatetik aurrera, Renferen erabiltzaileek Hernani eta Irun arteko ibilbidea trenez egin ahal izango dute beti

Gipuzkoa, Euskal Herria

Errenteriako Udalak lursail bat laga dio Jaurlaritzari, alokairurako 45 etxebizitza babestu eraikitzeko

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako autoeskolak kexu dira 6.000 pertsona baino gehiago daudela azterketa praktikoa egiteko zain

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Herrera auzoko bizilagunek salatu dute «bazterturik» daudela, eta elkarretaratze bat antolatu dute etzirako

Euskal Herria, Gipuzkoa

Txomin Letamendiren sendiak justiziaren aitortza nahi du zikloa ixteko

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek bertan behera utzi dute greba

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.