Terrazen ordenantzaren jendaurreko informazio eta entzunaldi epea zabalik da
Maiatzaren 29ko osoko bilkuran terrazen ordenantza behin-behinean onartu ondoren, jendaurreko informazio epea irekia dago dagoeneko. Erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu daitezke urriaren 15era arte.

Hilabeteetako prozesu eta zenbait ika-mikaren ondoren, maiatzaren 29ko osoko bilkuran onartu zuten behin-behinean terrazen ordenantza. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da jadanik.
Hasierako onarpenaren ostean, laugarren fasera sartu berri da ordenantza: jendaurreko informazio eta entzunaldi epearen fasera. Hasierako bertsioaren zirriborroa ikusgai dago ordenantzaren webgunean, eta honi alegazioak egiteko epea zabaldu dute urriaren 15era arte. Erreklamazio eta iradokizunak aurkezteko bi modu daude; batetik, BAZen aurkeztuz; bestetik, erregistro elektronikoaren bidez.
Jendaurreko informazio epea bukatzerakoan, alegazioak ebaztea besterik ez da geldituko behin-betiko onartu aurretik.