Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Josu Igiñiz Etxebeste. Irungo Euskara zinegotzia.

«Soilik gaztelaniak duen leku bera izatea dugu aldarri»

Euskara ordezkari kargua urtarrilean hartu zuen Igiñiz jeltzaleak. Uste du orokorrean Irunen euskararen egoera ez dela ona, eta udalak eredu izan behar duela euskararen erabileran.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2025/05/09

Euskararen egoera hobetzeko politiken inguruan erantzun du Josu Igiñiz Euskara zinegotziak. Kargua urtarrilean hartu zuen. Elkarrizketa honetako galderak posta elektronikoz erantzun ditu.

Zein da euskararen egungo egoera Irunen?

Orokorrean, egoera ez da ona, asko dugu egiteko eta hobetzeko gizarte elebiduna lortzeko, edo euskaren erabilera gaztelaniarekin parekatzeko. Euskararen egoera hori izan beharko litzateke benetako gizarte elebidun batean, baina egoera horretatik urruti gaude.

Azken kale neurketaren arabera, hiritarren %65ak euskaraz daki, nahiz eta horien artean kopuru batek maila eskasa eduki. Hori garrantzitsua da, maila egokia ez dutenek erraz jotzen baitute gaztelaniara. Beraz, erabilera datuei begiratu diegu, eta, hiztunen datuek nabarmen behera egiten dutela ikusi dugu. Beraz, ezagutzarekin, mailarekin eta erabilerarekin erronka polita dugu hirian.

Hori gutxi balitz, pertsona eta familia askok Irunen euskaraz bizitzeko erabakia hartu dute, eta horretarako egunero oztopoak izaten dituzte. Esaterako, eskola orduz kanpo antolatzen diren aisialdi eta kirol jardueretan euskaraz aritzeko aukera aldarrikatzen dute, gabezia horrek hartutako erabakia baldintzatzen baitu.

Seme-alabak euskaraz hezteko erabaki duten guraso horiek ahalegin berezia egiten dute beren seme-alabak euskaraz aritzeko, baina horretarako guneak falta zaizkie, eta egoera horrek ezinegona eta haserrea sortarazten die.

Hainbat elkarte mugitu egin dira hainbat neurri eskatzeko eta hizkuntz eskubideak bermatzeko gure hirian. Udaletik bereganatzen dugu erronka. Argi dago gehiago egin behar dugula; lidergoa hartu behar dugu, erabilera areagotu behar dugu eta eredu izan behar gara euskara erabiltzeko orduan.

Zein politika egiteko asmoa duzue euskararen erabilera handitu dadin?

Politikatik badugu zer egin, eta erantzukizun handia dugu euskara behar duen lekuan jarri nahi badugu. Eta ez da leku berezi bat, ez. Soilik gaztelaniak duen leku bera izatea dugu aldarri. Hiritar askok gehiago erabiltzea eskatzen digute, eta politikariok eredu izan behar gara hemen ofiziala den Europako hizkuntz zaharrenetakoa den euskara babesteko, sustatzeko, eta erabilera handitzeko neurriak hartzeko orduan. Eta bereziki, erabiltzeko orduan.

Argi dut bi urte tarte txikia dela halako egoerari buelta emateko, baina, eragileekin eta beste alderdi politikoekin batera elkarlanean egin nahiko genuke bidea. Orain arte hala aritu gara eta kontent nago. Ez da erraza izaten ari, baina guztiok helburu berdina dugu, euskara behar duen lekuan jartzea, eta horretan zentratu behar gara.

Bi urtetan ez dugu lortuko, baina horretarako oinarriak jartzeko lan egingo dugu. Oinarriak udalean eta kalean euskararen erabilera areagotzeko, kirol taldeetan dauden gazteek euskararen erabilera handitzeko, euskara hutsean dauden aisialdi jardueren kopurua handitzeko, paisaia linguistikoa hobetzeko, udalean sinatzen diren kontratuak ere euskaraz egoteko, udaletik ematen diren diru laguntzak euskara irizpideei ere lotuta joateko, kalean egiten diren ekitaldi edo jarduerek ordenantza betetzeko, zinema euskaraz helduentzat ere izateko… Hori guztia aurrera eraman ahal izateko hainbat lerro nagusien gainean ari gara lanean; Euskara Zerbitzua hainbat eragilerekin batera Irunerako Plan Estrategikoa (AROA Plana) lantzen ari da.

Plan horrek hainbat neurri aurreikusten ditu hirian euskara sustatu eta indartzeko. Gainera, udal langileei, politikariei eta udalean egiten den kudeaketari zuzenduta dagoen Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana egin dugu; hiriak duen euskara ordenantza ere aztertu nahi dugu; euskara sustatzeko programekin jarraitu nahi dugu (ahal den neurrian hobetu); Solas Jolas, Familia Ola, Haurrak Parkean, Kalean Blai, Barra-Barra…; euskara ikasteko diru laguntzekin jarraituko dugu.

Euskaraldiak Irunen egiteak zein garrantzia du?

Gure hiriak Euskaraldiarekin bat egiteak zentzu handia du. Aurretik aipatu dudan moduan, hirian euskararen ezagutza nahiko zabala delako, baina ez erabilera. Beraz, Euskaraldia dakitenen artean erabilera sustatzeko baliagarria dela pentsatzen dut. Baina, baita euskararen erabilerarekiko konpromisoa berritzeko baliatu dezakegu ere, Korrikarekin gertatzen den moduan. Euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu soziala den aldetik, gure hiriak parte hartu behar du.

Euskaraldiaren helburua da “gure hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera handitzea”, baina Euskara Zerbitzuak Euskaraldiatik kanpo ere bat egiten du helburu horrekin. Euskaraldia hamaika egun dira, eta kontzientzia pizteko baliagarria izan daiteke.

Horretarako, programa interesgarri eta erakargarri bat osatu dugu. Eta gonbita egiten dizuegu 11 egunez euskara ahoan, buruan eta bihotzean edukitzera, 11 egunez euskararekin jolastu eta disfrutatzera konplexurik gabe, 11 egunez benetako gizarte elebiduna bultzatzera, 11 egunez ahobizi edo belarriprest rolak hartzera eta ohiturak aldatzera eta, baita antolatu ditugun hamaika ekitalditan parte hartzera ere. Elkar mugituz lortuko dugu!.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.