Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Zaldunbordaren inguruan sozialistek egindako afirmazioak gezurtatu ditu Abotsanitzek

Herri plataformako kideek zuzenketa publiko bat egiteko eskatu diote Hondarribiko PSE-EEri. Eta aldi berean, azken hilabeteetan sozialistak baliatzen ari den estrategia gaitzetsi dute.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/05/09

Hilaren 5ean, astelehena, Hondarribiko PSE-EE alderdiak Zaldunbordaren inguruko ohar bat kaleratu zuen, HAPO berriak merkataritza gune bat ezartzeko “ateak irekitzen” zituela adieraziz. Abotsanitz Herri Plataformak datu zehatzekin gezurtatu ditu sozialistek egindako afirmazioak.

Lehenik eta behin, HAPO berriak Zaldunborda gainako eremua jarduera ekonomikoetara bideratzea proposatzen duela adierazi dute, “alegia, PSE-EEk eskatzen duen jarduera industriala da preseski sektorearen erabilera berezkoa”.

Hori esanda, hasieratik, macro outleta eraikitzeko aukera gezurtatu nahi izan dute. Azaldu dutenez, eremuan 40.000m2 eraiki daitezke guztira eta Saltoki Handien Lurralde Antolamenduari buruzko ekainaren 27ko 10/2019 Legean ezarritakoaren arabera, metro karratu horietatik gehienez 15.000 m2 bideratu daitezke merkataritza aktibitateetara, “beti ere plangintza berezi bat idatzi eta onartzen bada”.

Zentzu horretan, ziurtatu dute 15.000 m2 horiek ez lirateke “sekula” makro outlet bat eraikitzera bideratuko. Diotenez legeak Zaldunborda Gainako ezaugarriak dituzten sektoreetan saltoki singularrak bakarrik ezarri daitezkeela ezartzen baitu. Altzairu eta dekorazio saltokiak, ibilgailu kontzesionarioak eta gisa honetako aktibitateak ezarri dituzte adibide gisa.

Alegazioak

Sozialistek, gainera, HAPOri buruz egindako alegazioak udal gobernuak ezeztatu izana salatu zuen. Herri plataformako kideek, ordea, hondarribia.eus webgunean, alegazioaren kontsiderazio asko onartzen zituztela adierazi zietela nabarmendu dute. 

Azkenik, inbertsore pribatuek bertan inbertsioak egin izanagatik Abotsanitz proiektuaren defentsa egiten ari dela iradoki zuten sozialistek. Baina Abotsanitzek dioenez, alegazioen erantzunetan ez dute inbertsore pribatuen aldeko defentsarik egin eta lurra garbitzeko beharraren zergatia azaldu dute: “Zehaztu behar da Zaldunborda Gainan lurzorua kutsatu duen legez kanpoko zabortegi bat egon zela, eta kutsadura hori deskontaminatu egin behar dela. Gainera, jarduera ekonomikoetarako sailkatu nahi diren gainerako guneekin batera, garraiobide nagusien ondoan dago, eta, adierazi den bezala, eraldatze-prozesuak jasan ditu. 2017ko Plan Orokorrak zonaldean merkataritza-gune handi bat ezartzea baimentzen zuen, eta, plana indarrean egon zen bitartean, sustatzaile pribatuek lurzorua erosi zuten eta zigilatzeko eta Plan Partziala idazteko lanei ekin zitzaien”. 

Hori dela eta, herri plataformako kideek zuzenketa publiko bat egiteko eskatu diote Hondarribiko PSE-EEri.

Oharrarekin amaitzeko, azken hilabeteetan sozialistek hartu duten norabidea gaitzetsi dute: “Berretsi nahi dugu ez zaigula batere gustatzen ari Hondarribiko PSE-EEk azken hilabeteetan, higadura eta ezinegona sortzeko asmotan baliatzen ari den estrategia. Interes publikoaren defentsak izan behar du gure jardunaren oinarri legeak ezartzen duen markoaren barruan. Hondarribiak eta hondarribiarrek ez dute besterik merezi” esan dute. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.