Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ikasmateriala erosteko diru laguntzen deialdia zabaldu dute

Irailaren 30era arte iraungo du eskaera egiteko epeak eta hiriko establezimenduetan egin behar dira erosketak.

eskola materiala
Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2025/07/02

Erosi eta Ikasi izena du ikasmateriala hiriko dendetan erosteko laguntzaren deialdiak eta hamabigarren edizioa izango dena ja martxan dago. Diru laguntza hau eskatzeko epea irailaren 30era bitartekoa da.

Familiek ahalegin ekonomiko handia egin behar dutela oroitu du Sandra Caballero Hezkuntza eta Gazteria ordezkariak eta haien beharrei erantzuteko jarraituko dutela programarekin. Ekitate printzipioetan oinarritu dira.

Aurrekontua 200.000 eurokoa da eta eskatzaileek parte hartzeko bete beharreko baldintzak beste urtetako antzekoak dira. Oinarrian betetzeko garrantzitsuena da Irungo saltokietan egitea erosketak:

  • Irunen erroldatutako eta DBH, LH edo Oinarrizko Lanbide Heziketan matrikulatuta dauden haurren familiak.
  • Ez da beharrezkoa eskabidea aurkezteko epearen barruan faktura originalak aurkeztea: faktura eskaneatuak aurkez daitezke, originala gordetzen bada betiere; izan ere, aurrerago lagin batzuk hautatu eta faktura batzuk eskatuko dira. Faktura horiek aurtengo ekainaren 21etik irailaren 30era bitartekoak izan beharko dira.
  • Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira fakturak.

Laguntzen zenbatekoa 160, 125 edo 100 euro izango dira, familia unitateko kide guztien errentaren arabera.

  • Urtean 30.500 eurotik beherako diru sarrera gordinak dituztenek familiek 160 euro jasoko dituzte gehienez.
  • Urtean 30.500,01 eta 44.500 euro arteko diru sarrera gordinen artekoek, 125 euro jasoko dituzte gehienez.
  • Urtean 44.500,01 eta 58.500 euro arteko diru sarrera gordinen artekoek, 100 euro jasoko dituzte gehienez.
  • Urtean 58.500,01 eurotik gorako errenta gordinak dituztenek ez dute laguntzarik jasoko.

Aurrekontuaren parte izan daitezkeen materialak honako hauek dira:

  • Idazteko materialak eta material suntsikorrak (arkatzak, boligrafoak, ezabagailuak, klipak, zorrozkailuak, erregelak, eskuairak, kartaboiak, angelu garraiagailuak, rotringak, koadernoak, folioak, material informatiko suntsikorrak)
  • Material ez-suntsikorra (paper zorroak; karpeta sailkatzaileak; artxibagailuak; estutxeak; kalkulagailuak; konpasak; motxilak; testuliburuak, Testuliburuen eta Curriculum Materialen Kudeaketa Solidarioa egiteko Programaren barrukoak eta digitalak barne; bereizgailuak).
  • Eskolarako beharrezkoak diren jantziak (uniformeak, batak barne; betaurreko edo lentilla zuzentzaileak; Gorputz Hezkuntzarako beharrezkoak diren kirol jantzi eta oinetakoak).
  • Arte Hezkuntzako, Plastikako eta Ikusizko Hezkuntzako, Teknologietako eta Musikako eskulanetarako elementuak (argizariak, olioak, pinturak, pintzelak).
  • Ikastetxeak zirkular bidez berariaz eskatzen duen beste edozein material.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.