
Gipuzkoako Pentatloi Txapelketa, Euskal Jiraren barruan
Abuztuaren 10ean izango da txapelketa, 11:30etik aurrera. Parte hartzaileek lau proba egin beharko dituzte: harri jasotzea, giza proba, aizkora, txingak eta korrika.

Independentzia aldarrikatu du Ernaik Faisaien Uhartean
Ostegunean Faisaien Uhartea Espainiaren esku egotetik Frantziaren esku egotera igaroko dela baliatuz, Euskal Herria "ez dela ez Frantzia ezta Espainia ere" azpimarratu du Ernaik.

Bidasoko jaitsiera, beti bezain "arrakastatsu"
Larunbatean, hilaren 26an, egin zen Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko Jaitsiera. 250 palista izan ziren. Gainera, asteburu berean 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketan izan dira Carla Corral eta Uxue Arsuaga.

Langile irundar bat zendu da Muxikan, garraio orgak harrapatuta
Muxikako Ebaki XXI enpresaren instalazioetan zela zendu zen atzo langilea, garraio orgak harrapatuta.

Arrazakeriari ateak itxi dizkio Irunek
Atzo arratsaldean arrazakeriaren aurkako elkarretaratzea egin zuten San Juan plazan. Auzo patruilen izaera "arrazista" salatu zuten hamaika eragilek deituriko mobilizazioan.

Irailean zabalduko dute udal euskaltegian izena emateko epea
Irailaren 1etik 12ra arteko epea zabalduko dute udal euskaltegian matrikulatzeko. Hiru hilabeteko ikastaro trinkoa edo ikasturte osoko ikastaroa egiteko aukera ireki dute.

58. Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko Jaitsiera, larunbatean
Bi irteera izango ditu nazioarteko jaitsierak: 17:00etan Villanuevatik, eta 17:30ean San Migeletik. Jaitsiera herrikoia ere San Migeletik abiatuko da, lehiakideak abiatu ondoren. Bidasoa Txiki haurren jaitsiera 15:00etan irtengo da.

Udal zerbitzuak artatutako indarkeria matxistaren biktima kopurua %27 igo da 2024an
Gizarte Ongizateko eta Berdintasuneko Aholku Batzordeak 2024ko jarduera memoria aurkeztu zuen aurreko astean. Udaleko ordezkariek eta Irungo 56 elkarte eta erakundek osatzen dute batzordea.

Udazkenean irekiko dute CBAko kulturgune berria
CBAn kultura sustatzeko gune berri bat eraikitzeko lanetan ibili dira azken bi urteetan. Musikarako, erakusketetarako eta gazteentzako gune bana izango du.

Arrazakeriaren aurkako elkarretaratzea deitu dute asteazkenerako
Irunera iritsi den "olatu erreakzionarioari" aurre egiteko elkarretaratzea antolatu du herritar talde batek. Asteazkenean, hilaren 23an, 19:00etan elkartuko dira San Juan plazan.

Luz Samudio eta June Zubillaga, marrazki lehiaketako irabazle
'Marraztu Bidasoa 2024' sariak banatu ditu Bidasoa-Txingudi Partzuergoak 7 eta 9 urte arteko kategorian gailendu da Samudio; Medina, ordea, 10 eta 12 urte arteko kategorian.

Argiteria publikoa hobetu du udalak
Globo estilokoen ordez LED teknologia erabiltzen duten farolak jarri ditu Irungo Udalak hiriko zenbait lekutan. Argi kutsadura murriztea eta segurtasun sentipena hobetzea da udalaren asmoa.

Zabaltza plaza kulturaz bustiko da
Bilduma Azoka antolatu dute larunbaterako Zabaltza plazan. Azoka ondoren, Tumtumparen kontzertuaren txanda izango da.

GKEentzako diru laguntza eskatzeko epea zabalik da
Garapen bidean dauden herrien baldintza sozioekonomikoak garatzeko eta hobetzeko proiektuei bultzada emateko diru laguntza ireki du Hondarribiak. Gaur ireki da eskaera egiteko epea, eta hilabete egongo da zabalik.

Irudek Bidasoako dortsal eta izenak aurkeztu dituzte
Irudek Bidasoa taldea 2025/2026 denboraldirako prest da, eta dortsal eta izen ofizialak aurkeztu ditu.

Bi zerbitzu gehiago Donostia eta aireportu arteko E30 linean
Bi zerbitzu gehigarriak Hondarribiko aireportutik abiatuko dira, 13:20an eta 21:20an. Irailaren 30era arte lineak ez du geldialdirik egiten aireportuaren eta Donostiako autobus geltokiaren artean.

Irailaren 11n inauguratuko dute CBAko kulturgune berria
Joan den astean datorren ikasturtean CBAri 2.400 metro koadroko kulturgune bat gehituko zitzaiola adierazi eta gero, gaur irailaren 11n irekiko dela jakinaraztearekin batera kultur egitaraua aurkeztu dute.

'Aparra' garagardo azoka, abuztuaren 9an
Abuztuaren 9an 12:00etan irekiko ditu ateak azokak, eta 00:00ak arte iraungo du. Garagardoaz gain, gastronomia eta musika ere izango dira.

Eskifaia Abesbatzaren kontzertu berezia, hilaren 30ean
Erreginaren Baluartean kontzertu berezia egingo dute abesbatzako hiru taldeek: Eskifaia Txikik, Xatz Eskifaiak eta Eskifaia Abesbatzak.

Urrian izango da Euskal Herriko Txotxongilolarien Topaketa
Urriaren 3, 4 eta 5erako antolatu dute bigarrenez Euskal Herriko Txotxongilolarien Topaketa, Hondarribia, Irun eta Hendaia artean. Abuztuaren 15era arte eman daiteke izena.