Esklerosi Anizkoitzagatik Busti Zaitez 28. kanpaina martxan da
Igande honetan (hilak 6an) gaixotasunaren inguruko informazioa zabaltzeko Portua auzoan izango da ADEMGI elkartea.
ADEMGI elkarteak Busti Zaitez kanpaina abiatu du 28.nez. Elkartearen hitzetan Gipuzkoan egiten duen gizarteratze eta sentsibilizazio kanpainarik garrantzitsuena da eta aurten ere Hondarribian izango dute hitzordua. Elkarteari beharrezkoak dituen baliabide ekonomiko eta materialak emateko eta jasaten duten pertsonei eskaintzen zaizkien zerbitzuak finantzatzea du helburu.

Gaixotasuna dutenek errehabilitazio tratamenduak jasotzen dituzte.
Zergatik busti galderari erantzuteko datuak plazaratu ditu ADEMGIk: “Gipuzkoan 750, Euskadin 2.600 eta Espainian 55.000 pertsonek pairatzen duten Esklerosi Anizkoitza eta oraindik ezezaguna da. Gainera, zirkulazio-istripuen ondoren, pertsona heldu gazteen desgaitasunaren bigarren arrazoia da”.
Igande honetan (hilak 6an) Portua auzoan ezarriko dute postua, eta bertan Katuki Saguyakik diseinatuko merchandising-a jarriko dute salgai. Aldi berean, doantzak egiteko eta Busti Zaitez kanpaina sare sozialetan zabaltzeko aukera izango da. Aurten traola berri bat prestatu du ADEMGI elkarteak: #bustizaitez2025.