Hondarribia Bk bost puntu eskuratu ditu asteburuan
Camargorekin berdinduta hamaika garren postuan dago une honetan Hondarribia B. Zuzeneko jaitsiera postutik 3 puntutara. Asteburuan Sestaon eta Zumaian arituko dira.

KAE1 liga aurrera doa eta asteburu honetan bi estropada berri jokatu dituzte. Larunbatean Donibane Lohitzunen lehiatu ziren ontziak, hondartzatik gertu. Eremua badia barruan prestatzen denez luzeak motzagoak izaten dira, eta beraz, sei luzetara jokatu behar izaten da estropada.
Hondarribiarrek atzetik aurrerako estropada bikaina egin zuten. Lehen ziabogan Camargo ontzitik hiru segundora jarri ziren. Bigarrenean segundo batera murriztu zuten tartea, eta hirugarrenean aurretik jartzea lortu zuten. Gutxinaka distantzia zabaltzen joan ziren berdeak, txandako beste kantabriarra harrapatzeraino. Orotara 10. nak bukatu zuten.
Hurrengo egunean Portugaletera lekualdatu ziren ontziak. Hondarribiarrak bigarren kaletik aritu ziren. Lehen luze bikaina egin zuten, Castreñaren eta Camargoren aurretik. Itzuleran, ordea, Camargok aurrea hartu zien. Hirugarren ziabogan Camargok ateratako tartea murriztea lortu zuten, baina azken luzean kantabriarrek ondo aprobetxatu zuten lehen kalea eta hondarribiarren aurretik helmugaratu ziren. Sailkapenean 11.n izan zen Gonzalo Carrionek gidatutako eskifaia.
Camargorekin berdinduta hamaikagarren postuan dago une honetan Hondarribia B, zuzeneko jaitsiera postutik 3 puntutara. Asteburuan Sestaon eta Zumaian arituko dira. Ikus emaitzak hemen.