BATgirls-ak meritu propioekin sailkatu dira Erreginaren Kopara. Hilaren 15ean izango da hitzordu handia, Valentziako Luis Puig belodromoan.
Zaragozako meeting-az gain, Mi Dulce Guerrero elkarteari Super Amara Gabonetako Krosean jasotako txekea banatu eta Zubia Kirolak-eko kirolariei kamisetak banatu dizkiete.
Emakumeen Ohorezko Mailako taldea bigarren sailkatu da Durangon jokatutako Espainiako maila gorenean. Gainera, BAT Espainiako zortzi talde hoberenen artean sailkatu da, lehen aldiz 2016tik.
Kluben Arteko Euskadiko Aire Zabaleko Txapelketan "maila ona" erakutsi zuten atleta berriz osatutako gazteen taldeek. Irune Muguruzak, berriz, Gipuzkoako errekorra hautsi du Espainiako Unibertsitateko Txapelketan.
Asko sufritu eta borrokatutako ligako lehen jardunaldia izan zen larunbatekoa. Sailkapen orokorra 4x400 metro erreleboetan erabaki zen, azken proban.
Txoko eta modalitate ezberdinetan lehiatu ziren klubeko kideak, baina zerbait izan zuten amankomunean: denek lortu zituzten emaitza bikainak.
Pista estaliko Euskadiko Txapelketa absolutua eta autonomia erkidegoen arteko Espainiako Kros Txapelketak jokatu dira asteburu honetan. BATeko atletek emaitza bikainak eskuratu dituzte.
Muguruzak txapela jantzi du 400 metro hesietan. Bestalde, BATeko 17 atleta sailkatu dira 20 eta 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketetara.
18 urtez azpikoetan BAT-eko hamar atleta arituko dira Malagan (Andaluzia) egingo den Espainiako Txapelketan. Master kategorian jokatuko den Estatuko Txapelketan, berriz, bost atleta izango dira Alcobendas-en (Madril).
BATek salatu du beste urtebetez joango direla Durangora lehiatzera, instalazio faltagatik. Bestalde, Bikendi Aizpiolea zendutako atleta gaztea oroitu dute beste urte batez.
Lau talderekin joango dira Soriara igande honetan.
Teresa Errandonea Europako Txapelketara joango da lesioak atzean utzita. BAT-ko harrobia eta beteranoak ere lehian arituko dira, Espainiako Txapelketan eta Espainiako Master Txapelketan, hurrenez hurren.
7,60 metroko jauzia egin zuen Italiako Pascara hirian. 2022.urtean lortzen ari den emaitzen jarraipena izan da pasa den asteburukoa.
Euskadiko Sub16ean ere aritu dira BAT-eko atletak, eta oro har, parte hartze handia izan da aurreko asteburuko lehietan.