2026/9

Irungo familiaren etxegabetzea, bertan behera

Lorena eta bere semeen etxegabetzea datorren astelehenerako iragarrita zegoen; Kutxabankek bertan behera utzi du etxegabetzea.

Gizarte berdinzaleagoa eta emakumeen ahalduntzea sustatzeko hamaika jarduera, udazkenean

Irungo Emakumeen Etxeak udazkeneko programazioa aurkeztu du; abendura bitarte, hiru ikastaro eta bederatzi tailer trinko antolatuko dituzte.

Hondarribia bai; San Juan, San Pedro eta Hibaika ez

'Ama Guadalupekoa' trainerua izan da datozen bi igandetan Kontxako Bandera lortzeko eskubidea irabazi duen Oarso Bidasoko ontzi bakarra.

Josu Zabala Zabalaren txokoa

Josu Zabala omenduko dute Hondarribiko Udalak eta Egiari Zor fundazioak irailaren 5ean

Guardia Zibilak orain 50 urte hil zuen tiroz, 1976ko irailaren 8an, Alardearen ostean egindako amnistiaren aldeko manifestazioan.

90 urteren ostean, egia osoa jakin gabe

Irungo bonbardaketen 90. urteurrenean, biktimak aitortzeko eta egia kontatzeko txostena aurkeztu dute Antxeta Irratiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, '1936-2026 Irun'.

Udalak lau zerbitzu berri jarri ditu martxan herritarrei arreta "osatuagoa" emateko

Gizarte arloko zerbitzuak indartu ditu udalak, eta dolua edota bakardadea lantzeko laguntza indibidualak zein kolektiboak egokitu ditu. Guztira lau zerbitzu dira eta egoitza berean kokatuta daude.

Prest dira arraunlariak Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkapen estropadarako

Gaur 18:00etan izango da erlojupeko estropada. 24 traineru arituko dira lehian hainbeste desiratutako zazpi postuetako bat eskuratzeko. Hondarribia da faboritoetako bat, eta gerta liteke ere San Juanek sorpresa ematea eta sailkatzea.

AEKn euskara ikasteko izen ematea hilaren 25era arte, zabalik

Bidasoko AEK-k 2026-2027 ikasturterako eskaintza aurkeztu du; euskara ikasteko ohiko ikastaroez gain, hika-mintza taldea sortu dute berritasun gisa.

Ikasturte politiko berriak proiektu handiak eta eguneroko jarduerak uztartuko ditu

Alkateak ikasturte berriko agenda aurkeztu du; mugikortasuna, etxebizitza eta segurtasuna izango dira ikasturte berrirako erronkak.

Zerga turistikoaren gutxieneko tasak aplikatzea proposatu du udalak

2027ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean sartzea proposatu dute; gehieneko karga 6,50 eurokoa izango litzateke pertsona eta gau bakoitzeko.

Bidasoa-Txingudiko badia bizikletaz ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte

Datorren irailaren 19an eta 20an izango dira eta Bidasoako eta Txingudiko Partzuergoak antolatu ditu. Parte hartzea doakoa da eta bisitariek badiako "ondare historikoa eta naturala" ezagutuko dituzte bizikletaz. 12 urtetik goragokoentzat zuzenduta dago.

Bertako Produktuen Astea egingo dute irailaren 28tik urriaren 4ra bitarte

Heldu zein haurrei zuzendutako hamahiru jarduera antolatu ditu Hondarribiko Udalak beste hainbat eragilerekin batera, tokiko produktuen eta ekoizleen "lana eta garrantzia" ezagutarazteko asmoz. Doan dira ikastaroak, baina aurretik izena eman beharko da; irailaren 14ean jarriko dira eskuragarri sarrerak.

Larunbatean, 48. Guadalupeko Igoera egingo dute

Jai Nagusien baitan, tradizionala bihurtu den lasterketa antolatuko dute 10:30ean hasita; ostiralera bitarte izena emateko aukera izango dute.

Gehiago