Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Prest dira arraunlariak Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkapen estropadarako

Gaur 18:00etan izango da erlojupeko estropada. 24 traineru arituko dira lehian hainbeste desiratutako zazpi postuetako bat eskuratzeko. Hondarribia da faboritoetako bat, eta gerta liteke ere San Juanek sorpresa ematea eta sailkatzea.

Hondarribian egindako estropada, pasa den abuztuaren 9an.
Goiatz Iza Erkis
Hondarribia
2026/09/02

Urduritasuna sumatu daiteke Donostiako portuaren inguruan, geroz eta gertuago dago arraunlari gehienen urteroko zita: Kontxako Bandera. Orduak besterik ez dira falta Kontxarako gizonezkoen sailkapen estropadarako; gaur 18:00etan abiatuko da erlojupekoa. 24 traineru lehiatuko dira ea nork eskuratuko datozen bi igandeetako jardunaldietan aritzeko zazpi postuetako bat.

Bi taldeetan banatuta daude partaideak: A taldean, Eusko Label Ligan aritutako hamaika traineruak, Donostiarra izan ezik, zuzenean sailkatuta baitago eta Deustu daude; eta B taldean, KAE 1 eta KAE 2 ligetan aritutako beste hamabiak. Jarraian, lehen txandan aterako diren A taldearen ordena:

  • Urdaibai
  • Ares
  • Lekittarra
  • Chapela
  • Zierbena
  • Hondarribia
  • Deustu
  • Orio
  • Getaria
  • San Juan
  • Santurtzi
  • Ondarroa

Behin hamabi horiek irtenda, B taldearen txanda izango da, hurrenkera honetan:

  • Mutriku
  • Castropol
  • Tiran
  • Samertolameu
  • Zarautz
  • San Pedro
  • Cabo
  • Hibaika
  • Lapurdi
  • Kaiku
  • Zumaia
  • Castro

Orio, Zierbena eta Urdaibai daude faboritoen artean, baita Hondarribia ere. Ama Guadalupekoa denboraldi aparta egiten ari da Eusko Label Ligan; bosgarren postuan dago, 152 punturekin, eta patroi onenaren saria eskuratu du Ioseba Amunarrizek. Bestalde, Lekittarrak eta Ondarroak ere aukera asko dituzte, jakitunek esan dutenez.

Eskualdeko gainerako traineruei dagokionez, iritzi kontrajarriak daude San Juanek egingo duenaren inguruan. Hamargarren postuan bukatu du Eusko Label ligan, 67 punturekin, eta zailtasunak izango baditu ere, batzuek esan dute sorpresa eman dezakeela. Hibaika eta San Pedroren kasuan, beraien mailan onena ematera irtengo dira uretara.

Eguraldiari dagokionez giro lasaia espero da. Itsasoa bare egongo da, metro erdiko olatuekin eta haize gutxirekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.