Zerga turistikoaren gutxieneko tasak aplikatzea proposatu du udalak
2027ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean sartzea proposatu dute; gehieneko karga 6,50 eurokoa izango litzateke pertsona eta gau bakoitzeko.
Irungo Udalak Egonaldi Turistikoen gaineko Zerga hirian aplikatzeko proposamena aurkeztuko du. Alegia, gutxieneko tasak aplikatzeko planteamendua aurkeztu du, erabilera turistikoko etxebizitzetarako Etxebizitzako Udal Politikekin bat eginez. Dagoeneko proposamena sektore turistikoko profesionalekin kontrastatu dute, eta turismo-ostatuko kategoria bakoitzerako araudian aurreikusitako gutxieneko tarifak aplikatzea planteatu du. Salbuespen gisa, gehieneko tarifa 6,50 eurokoa izango litzateke erabilera turistikoko etxebizitzetarako, pertsona eta gau bakoitzeko.
Irun bizitegi merkatuko gune tentsionatua dela gogorarazi du udalak. Etxebizitza eskuratzeko eta bizitegi-erabilera babesteko politikak garatzeaz gain, erabakiak koherenteak izan behar dutela adierazi du udalak. Bide beretik, Nuria Alzaga lehen alkateordeak eta Ogasuneko ordezkariak honako hau adierazi du: “Zerga berri honen neurrizko aplikazioa egin nahi dugu. Horregatik, ostatu-kategorietarako aurreikusitako gutxieneko tasak proposatzen ditugu, eta, aldi berean, erabilera turistikoko etxebizitzetarako maximoa planteatzen dugu”.
Jarduera turistikoaren eta ekonomikoaren gakoa oreka bilatzea dela aipatu du: “Jarduera turistikoa bultzatzeaz, eta, aldi berean, Udal Gobernu honentzat lehentasuna den etxebizitza-politikan aurrera egiten jarraitzeaz ari gara, bien arteko liskarrik sortu gabe”.
Udala sektore turistikoko profesionalekin egoera “zuhurtziaz” aztertu du, eta dagoeneko lanean ari da 2027an indarrean jarriko diren zerga berriaren kudeaketa praktikoa ahalik eta errazena izateko. “Laguntza eta lankidetzaren aldetik egin nahi dugu lan beraiekin. Proposatzen dugun tasei buruzko erabakiak hiri- eta etxebizitza-politika bati erantzuten dio”.
Araudi honek hainbat salbuespen ditu, besteak beste, adingabekoen egonaldiak, osasun arrazoiengatik, % 65eko edo gehiagoko desgaitasunagatik edo mendekotasunagatik, EAEn ikasketak edo ikerketa egiteagatik, gizarte-programengatik eta ezinbesteko egoerengatik daudenak. Hauen kasuan, dagozkien establezimenduak agiri bidez egiaztatu beharko dute.

