Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

90 urteren ostean, egia osoa jakin gabe

Irungo bonbardaketen 90. urteurrenean, biktimak aitortzeko eta egia kontatzeko txostena aurkeztu dute Antxeta Irratiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, '1936-2026 Irun'.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/09/02

Tropa faxistek Irun bonbardatu zutenetik 90 urte pasa dira. 1936ko abuztuaren 9an hirira sartu baziren ere, hilabete pasatxo egon ziren hiria goitik behera lurrez, itsasoz eta airez bonbardatzen. Irailaren 5ean hiria okupatu zuten, eta eraso guztiak Irun 1936-2026 txostenean bildu dituzte. Elkarlanean egindako lana izan da, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Antxeta Irratiak ondutakoa. Hilabeteetako lanean izan dira datuak eta garaiko bizipenak biltzen, iaz Antxetak proiektua aurkeztu zuenetik. Gaur aurkeztu duten txostenak galdera bat du abiapuntu: «Zer gertatu zen Irunen irailaren 4ko suteak baino lehen?».

Lanaren aurkezpenean Cristina Laborda alkatea, Gorka Alvarez Memoria Demokratikorako ordezkaria, Aitziber Zapirain Antxeta Irratiko koordinatzailea, eta Jabier Buces eta Irati Zuriarrain Aranzadiko historialariak izan dira. Guztiek argi dute txosten hori bonbardaketa horien ikerketaren hasiera besterik ez dela. «Ez dugu gai hau itxita utzi nahi; kontrakoa, lehenengo hurbilketa bat da, eta oraindik ere bide asko daude gaian sakontzeko», nabarmendu du Zuriarrainek.

Antxeta Irratiak urteak daramatza memoria demokratikoa lantzen, eta 90. urteurren honi iaz eman zioten hasiera. «Iaz, Etorbidea zubian Francoren heriotzaren 50. urteurrenean egin genuen argazki erakusketan konturatu ginen jendeak garaiko bizipenak kontatzeko zuen nahia», azaldu du Antxeta Irratiko koordinatzaile Aitziber Zapirainek. Azken batean, hori baita lanketa horren xedea: belaunaldi berrietara zabaltzea 1936an gertatu zena. «Txosten honen lana ez da bonbak zenbatzera mugatzen, kontakizuna osatzea du helburu», gehitu du Aranzadiko historialariak.

Kontakizunak, ordea, badu bere muina. Orain arte garaitu eta garaileen ikuspuntutik kontatu izan dela adierazi dute Aranzadikoek: «Ikuspuntu horretatik aldendu nahi dugu kontakizuna». Bide beretik Zuriarrainek, Irunen bonbardaketen «irudi sinplifikatua» zabaldu zela azaldu du, alegia, sute baten ondorioz suntsitu zela hiria aurretiazko erasoak eta indarkeria azaldu gabe. «Memoria historikoa berreskuratzen dugunean, historia egiten dugu», adierazi du Bucesek. Historia kontatzeaz gain, biktimen sufrimendua, duintasuna eta memoria berreskuratu nahi dituzte txosten horrekin. «Biktimen eskubidea  oso presente izan dugu; egia, justizia eta erreparazioa. Hau da, egia jakitea justizia eta erreparazioranzko bidea egiteko», gaineratu du. 

Egitarau zabala

«Orain arte, soilik, erasoen azken egunetan irabazleek kontatu digutena jakin dugu», azaldu du Alvarezek aurkezpenean. 90. urteurrenarekin egiaren bitartez gertatu zena kontatzeko udalak ere datozen hilabeteetarako egitarau zabala proposatu du. Bihar, hilak 3, hasiera emango diote Orratzaren begia: 1936- gerrako haurrak Intxorta 1937 elkarteak antolatu duen erakusketarekin. Hilaren 19ra arte, asteartetik igandera goiz eta arratsaldez, ikusgai egongo da CBAn. Horrekin batera, hilaren 17an, Gerrako haurrak: ebakuazioa eta erbestealdia hitzaldia eskainiko du Iosu Chuecak, 18:30ean hasita.

Larunbat honetan, hilak 5, Almudena Grandes plazan ekitaldi instituzionala egingo dute, 12:00etan; eta igandean, hilak 6, antzezpen historikoa egingo dute San Juan plazan. Bestalde, datozen hilabeteetarako hainbat hitzaldi programatu dituzte Palmera Monteron bonbardaketen testuingurua lantzeko. Alvarez: «Udalean Memoria Demokratikoa kudeatzeko ardura hartu genuenean argi genuen Irunek ezin zuela alde batera utzi bere historiaren zati hain garrantzitsu bat. Horregatik, aurten beste urrats bat eman nahi dugu, eta programazio zabala antolatu dugu indarkeria eta errepresioa jasan zutenak gogorarazteko eta haien istorioak berreskuratzeko».

Txostenaz gain, Antxeta Irratia podcastak eta dokumental bat ekoizten ari da. Aurrerago helaraziko dute ikus-entzunezko proiektu horien informazio zabalagoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.