Irungo hiru guraso elkartek nabarmendu dute "eskola hobe baten aldeko borroka" hezkuntza komunitate osoarena dela. Hurrengo astelehenean mobilizatzera dei egin dute.
Ekainaren 21ean izango da herri bazkaria eta sistema berria sortu dute bazkariko tiketak eskuratzeko.
Dynamic New Athletics torneoa hilaren 17eta 18an jokatuko da Madrilen. BATeko ordezkariak bertan izango dira.
Hiriko bost puntutan egingo dituzte obrak eta kasu gehienetan zintarriak kenduko dituzte. Horrez gain, bizikletak garbitzeko bigarren puntua instalatuko dute Puianan.
Iratxe Sorzabali egozten zitzaion autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" dela ebatzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Iratxeren Lagunak taldeak berria "oso pozik" jaso du.
Jakes Txapartegik, Iñaki Salvadorrek eta Esther Barandiaranek kontzertu berezia eskainiko dute. Entzuleak musikaren eta beren historien parte egingo dituzte.
HITZAk, Euskaraldia gaitzat, azal sariketa egin du. LHko ikasleek 770 proposamen bidali dituzte denera.
Hilaren 24a mugarria izango da herrian. Erromeria, herri bazkaria eta Euskaraoke herrikoia antolatu dituzte, herritarren euskal nortasunean eragiteko helburuarekin.
Euskara ordezkari kargua urtarrilean hartu zuen Igiñiz jeltzaleak. Uste du orokorrean Irunen euskararen egoera ez dela ona, eta udalak eredu izan behar duela euskararen erabileran.
Herri plataformako kideek zuzenketa publiko bat egiteko eskatu diote Hondarribiko PSE-EEri. Eta aldi berean, azken hilabeteetan sozialistak baliatzen ari den estrategia gaitzetsi dute.
Durango Ermarmotorren aurka porrot egin zuen Biok Txingudik asteburuan. Hala ere, Euskadiko lehenengo mailara sailkatu eta Gipuzkoako bigarren talde bilakatzea lortu dute.
Elikadura eta sukaldaritza tailerra antolatu dute Plaiaundi LHIIn, 'ONkologia 360º' proiektuaren baitan. Minbizia duten paziente, haien senide, eta dietetikako ikasleek parte hartu dute.
'Presio estetikoaren eragina osasun fisiko eta mentalean' hitzaldi zikloko hirugarren hitzordua izango da hilaren 13koa. Argaltasunaren atzean dauden interes ekonomikoak izango dituzte hizpide.
Tokikoak gara, bertan lan egiten dugu. Herritarrei tratu hurbila, kalitatezkoa eta konfiantzazkoa ematen diegu bertako komertzio guztiek bezala. HITZAk bertako establezimenduen gida egin du.
Gaur arratsaldean egingo dute aurkezpen ofiziala. Ekainaren 27ra arte izango da ikusgai Madalen Arte Garaikideko gunean.