Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Minbizia dutenentzako kozinatzen ikasi dute Plaiaundin

Elikadura eta sukaldaritza tailerra antolatu dute Plaiaundi LHIIn, 'ONkologia 360º' proiektuaren baitan. Minbizia duten paziente, haien senide, eta dietetikako ikasleek parte hartu dute.

Oier Iriarte Arrondo
Irun
2025/05/09

Prestakuntzarako edukia eta sukaldaritza praktikoa uztartuz, minbizia duten pertsonentzako elikadura eta sukaldaritza tailerra egin zuten atzo, hilaren 8an, Plaiaundi LHIIn.

Prestakuntza edukia Garbiñe Aizpuruak, Donostialdeko ESIko nutrizionistak, aurkeztu du. Tratamendu onkologikoan dauden pertsonen elikadura egokitzeko zenbait aholku eman ditu, baita horren eredu bat aurkeztu ere: Harvardeko plater osasungarria. Otordu guztietan “fruta eta barazkiak, zerealak eta elikagai proteikoak proportzio orekatuetan txertatzea” proposatzen du, “mokadu bakoitzak ahalik eta elikadura-dentsitate handiena eman behar duela” kontuan hartuz.

Sukaldaritza erakustaldi praktikoarekin jarraitu du saioak. Cebanc Ostalaritza eta Sukaldaritza Eskolako hiru sukaldariek disfagia duten pertsonek ere jan dezaketen bolognar erara prestatutako pasta testurizatua eta sagar konpotaz egindako flana kozinatu dituzte.

Osakidetza eta Cebanc eskolaren laguntzarekin, Plaiaundi LHII, Monte Albertia LHII, Inmakulada Lanbide Ikastola eta ESCIVI ikastetxeen artean antolatutako ekimena izan da, ONkologia 360º proiektuaren baitan. Aitor Gaztelumendi dietetikako irakasle eta proiektuaren ikertzaileak azaldu duenez, “minbizia duten pertsonen bizi-kalitatea diziplina anitzeko ikuspegi batetik hobetzea helburu du” proiektu honek, “Lanbide Heziketako hainbat ziklo aplikatuz”.

“Giro hurbila eta parte-hartzailea izan dela, eta onkologian elikaduraren garrantziari buruzko hausnarketa bultzatu duela” azpimarratu dute antolatzaileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.