Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Euskaraldia

Euskal identitatea berpizteko bidean

Hilaren 24a mugarria izango da herrian. Erromeria, herri bazkaria eta Euskaraoke herrikoia antolatu dituzte, herritarren euskal nortasunean eragiteko helburuarekin.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/05/09

Euskaraldiaren barruan hamaika jarduera antolatu ditu herri batzordeak, baina bada egun bat berezia izango dena. Hilaren 24a euskal identitatearekiko harrotasuna berpizteko mugarri izatea nahi dute. 12:00etatik aurrera euskal giroan murgilduko dira herritarrak, eta 14:00etatik Madalena plaza arnasgune bihurtuko dute erromeria, herri bazkaria eta Euskaraokearekin.

Azken hori «egitasmo berezia» dela nabarmendu du Garoa Lekuona Euskara zinegotziak. Herritarrak aktibatzeko eta kontzientzia pizteko erronka moduko baten beharra zegoela iritzita, eta zerbait ezberdina egite horretan otu zitzaien Euskaraokea egitea. «Hondarribian herri kanta eguna egiten da urtero [aurten hilaren 18an izango da], eta haren bertsio modernoagoa egin genezakeela pentsatu nuen». 

Lehen aldia da halako egitasmo anbiziotsu bat antolatzen dutena, herritik herrirako; horregatik, parte hartzea berezia izan dadin ahaleginduko dira: «Izena ematen dutenek zapi bat jasoko dute, eta diploma bat banatuko diegu». Guztia herrian inprimatuta eta diseinatutakoa izango da: «0 kilometrokoa». 

Aniztasuna «aberatsa»

Euskaraokean izena emateko epea hilaren 11ra arte (igandea) luzatu dute, pausoa ematea kostatzen ari delako. «Ikusi dugu jendeak zerbait gehiago behar duela oholtza batera igotzeko. Askori lotsa ematen die, nahiz eta egun horretan dagoen giroaren arabera animatuko liratekeela adierazi diguten». 

Oholtza gainera igotzeak lotsa ematen dion horietakoa da Isabel Ponce. Horregatik, Euskaraldian bere parte hartzea bestelakoa izango dela adierazi du. Haren alabek, baina, eskolako lagunekin parte hartuko dute: «Proposamen polita izan da. Gelaz gela joan ziren proposamena egiten eta txikiak pozik daude taldean parte hartuko dutelako».

Lekuonaren ustez, lotsaz harago, egungo gizartean «kosta» egiten da konpromisoa garaiz hartzea. «Bezperan edo bi egun lehenago bai, baina hau antolatzeak aurretiazko konpromisoa eskatzen du». Izan ere, zortzi ordu horietarako abesti zerrenda prest izan behar dute aldez aurretik, karaokeak abesti guztiak deskargatuta eta letrak prest izatea eskatzen baitu. Egiteko horretan Gabi De La Mazaren laguntza izaten ari dira. 

Madalena plazan ezarriko dute eszenatokia eta pantaila handi bat izango da bertan, letrak irakurri ahal izateko. 

Dagoeneko 40 taldek eman dute izena; eskoletako ikasleak, irakasleak, elkarteak, norbanakoak, kuadrillak, olinpiadetako taldeak… Antolatzaileen asmoa, ordea, 80 partaide izatera heltzea zen, «bakoitzak abesti bakarra kantatzeko». Datorren astelehenean benetako errealitatea zein den ikusiko dute eta baliteke taldeek abesti bakarra kantatu beharrean, bi kantatu behar izatea, «edo agian momentuan apuntatzeko espazioa utziko dugu, ikusiko dugu» Kasu horretan, momentuan apuntatzen direnek, ez dute abestia hautatzeko aukerarik izango. 

Abestien generoari dagokionez denetik izango dela esan du Igor Arrieta dinamizatzaileak: «Abesti tradizionalak, berriak… Zenbaitek antzekoak aukeratu dituzte, baina badaude Kaxiano, Su Ta Gar eta Dragoi bola bezalakoak nahastu dituztenak». Aniztasun horretan «aberastasuna» dagoela adierazi du Euskara zinegotziak: «Izan ere, euskaran aukera zabala dagoela adierazten du horrek, estilo ezberdinak daudela, eta polita da hori. Herri kantan badago euskal abestien eredu bat. Eredu hori zabaldu nahi genuen». 

Herri bazkaria Blaganen eskutik

Blagan elkartea Euskaraldiaren antolaketan laguntzeko prest agertu zen hasieratik. Hala adierazi du Estitxu Arretxe elkartekideak. Hori dela eta, herri bazkaria antolatzeaz gain, beste hainbat jarduera antolatzen aritu dira.

Madalen plazan izango da bazkaria, 14:00etan. Hasiera batean 120 txartel jarri dituzte herritarren eskura, baina eguraldi ona balego, astebete lehenago 40 plaza gehiagora zabalduko dutela zehaztu du Arretxek. Menua «sinplea» izango da: paella, postrea eta kafea.

«Karaokearen ideia oso polita da. Herrian hain gutxi ikusten den zerbaiten alde egitea suposatzen du. Hondarribia herri euskalduna dela emantzat jotzen da, baina ez da hala. Gure nortasuna galtzen ari gara ez diogulako garrantzia ematen. Ea egoera aldatzea lortzen dugun», esan du Arretxek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.