
Georadarraren bidez eta zundaketa arkeologikoen bidez, baieztatu dute posiblea dela Zezen Plazan aparkalekua eraikitzea. HAPOarekin batera onartuko lukete proiektua.

Astelehenean udaletxean egin bezala, gaur Junkal kaleko bulegoak okupatu dituzte Txinzerreko langileek negoziazioak eskatzeko.

HS2 klubeko surfista irundar gazteak Kanarietan irabazi berri du Parasurfing zirkuituko Espainiako txapelketa, Stand 1 mailan.

Agerraldia egin du koalizio subiranistak Bidasoako Ospitalearen aurrean, bertako "gainbehera" salatuz.

3.000 herritar inguru bildu dira Zabaltza plazan, eta enegarrenez Bidasoa ospitaleko gabeziak eta zerbitzu falta salatu dituzte.

Europan izango da Bidasoa beste urte batez, Espainiako Kopan bigarren izan ostean. Denboraldi gorabeheratsua izan arren, helburuak bete eta balorazio positiboa egin du jokalariak.

Gazteak izango dira Zuena da Hitza bideo-podcast sortaren protagonistak. Oarsoaldeko eta Bidasoko gazteek badute zer esan, eta haien hitza jasotzeari ekin dio tokiko euskarazko hedabideak.

Asteburuan izango da Hondarribiko Erdi Aroko azoka, eta giroz eta biziz beteko dira Alde Zaharreko plaza eta kale estuak. Argazki Lehiaketa egingo dute beste urte batez.

Maila nagusiko partidan Dario edo Ezkurdia eta Martijak osatutako bikoteak Amiano eta Mariezkurrena II-aren aurka jokatuko dute.

EAJk positiboki baloratu du zergaren onarpena, "udalerrietako tokiko ogasun finantzaketan modu bidezkoagoan laguntzeko" neurria izango delako.

Uztailaren 1etik 15era izango dute interesdunek izena emateko epea zabalik. Lasterketa abuztuaren 30ean izango da.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Denboraldi bikaina egin ostean, Liman egingo den 20 urtez azpiko txapelketan izango da 400 metro hesidunetan lehiatzen.

Goiko aldea eta beheko zati bat hustuko dute, San Joan eguneko egitasmoak betetzeko.

Aurten, bi efemeride historikoen urteurrena izango da Euskal Herrian, eta hori dela eta, bi alderdiek adierazpen bateratua egin dute.

Sanmartzialetan alkohola eta droga kontsumo arduratsua bermatzeko udalak programa ibiltaria martxan jarriko du datozen egunotan.

'Uda 2026' programaren baitan, 17 urte arteko haur eta gazteek kirolaz beteriko udaz gozatzeko aukera izango dute.

Lan eskaintza iragarri du Hondarribiko Udalak, eta hautaketa prozesua merezimendu lehiaketaren bidez egingo dute. Uztailaren 7ra arte dago izen ematea irekia.

Sexu harreman afektiboen inguruko zikloa eta liburu baten aurkezpena egingo dituzte datozen egunetan.

Ordezkari sindikal bat kaleratu dute, eta hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute datorren astelehenean, hilak 22, Mercadonan, 11:00etan.