'Los perros' ikuskizuna emango dute larunbatean
Hilaren 8an, 20:00etan, Led Silhouette konpainiaren ikuskizuna egingo dute Amaia KZn. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Larunbatean, otsailaren 8an, Led Silhouette konpainiak bere Los perros dantza ikuskizuna egingo du Amaia KZn.
Amaia KZren webgunean, Turismo Bulegoan edo ikuskizun aurretik leihatilan eros daitezke sarrerak bost euro eta erdiren truke. 20:00etan hasiko da emanaldia.
“Ikuskizun honek erresistentzia-egoera bat lortzea proposatzen du; noraezean dabiltzan txakurren gisa; edo topo egiten duten txakurren gisa, zaurgarri sentitzen diren txakurren gisa; poza baina baita mina ere partekatzen duten txakurren gisa; erori eta altxatzen diren txakurren gisa; dantzatzen duten txakurren gisa; maitasunaren, eskuzabaltasunaren eta konpromisoaren bidez jarkitzen diren txakurren gisa, ibilbide komun horretan beren bizitzen zentzua aurkitzeko, indarkeria eta narriadura elkarrekin gainditzeko.”