47 urteko gizon batek bere ama hil du
Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.

Atzo eguerdian 47 urteko gizon batek bere amari labanaz eraso egin zion eguerdiko 13:30ean. Gizonak motozikletan ihes egin, baina minutu gutxira atxilo eraman zuen Ertzaintzak. Ama Donostiako Ospitalera eraman zuten eta bertan hil dela jakinarazi dute gaur goizean.
Erasotzailea atxilotu zutenean, Ertzain Etxera eraman zuten polizia ikerketak egiteko, eta gaur atxilotuta segitzen du epaileen aurrera eramateko zain. Hilketa saiakera leporatzen diote.