'Irabazi arte!' telesailaren denboraldi berria estreinatuko dute
Laugarren denboraldiko lehen atala primizian ikusteko aukera izango dute Hondarribiko gaztetxoek. Sarrerak erosi behar dira.

Euskarazko ikus-entzunezkoak zabaltzeko elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten iaz UEMAK (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) eta EiTBk, eta hitzarmen horren ondorioz, euskarazko telesailak telebistan estreinatu baino lehen herriko aretoetan estreinatzeko lizentzia du UEMAk. Hortaz, Irabazi arte! telesailaren laugarren denboraldiko lehen atala primizian ikusteko aukera izango dute UEMAko kiden diren 84 herritako bizilagunek; tartean, Hondarribiko herritarrek. Telebistan hilaren 21ean emango dute lehenengo atala, baina Makusi plataforman ere astebete lehenago izango dute gaztetxoek ikusgai.
Elkarlan horren bidez, UEMAk eta EiTBk udalerri euskaldunetan euskarazko ikus-entzunezkoak areago zabaldu nahi dituzte. “Azken ikerketek argi erakutsi dute euskarazko kultur kontsumoa erdarazkoen oso azpitik dagoela. Euskal Herri osoan gertatzen da hori, baita udalerri euskaldunetan ere. Gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruz UEMAk 2022an argitaratutako ikerketek ere azalarazi zuen pantailetan erdarazko edukiak ikusten dituztela batez ere haurrek, nerabeek eta gazteek, eta horrek eragin nabaria du hizkuntza-ohituretan”, dio Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak.
Hondarribiko saioa hilaren 14an izango da, 19:00etan, Itsas Etxean. Sarrerak hemen eros daitezke.