Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kasino Zaharreko taberna zabaldu dute

Gaurtik aurrera martxan izango da Kasino Zaharreko taberna. Maria Amada Sagarzazuk ustiatuko du, eta, asteazkenetan izan ezik, gainontzeko egunetan zabalik izango da, 09:30etik 20:30ak arte.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/02/05

Herritarrek, eta batez ere Kasino Zaharreko erabiltzaileek aspaldi amesten zuten eguna iritsi da azkenean. Gaur goizean ireki dira berriz ere Kasino Zaharreko tabernaren ateak, goizeko 09:30ean, eta 11:00etarako jendez lepo zegoen establezimendua. “Aiton-amonek merezi zuten” esan du Maria Amada Sagarzazu tabernariak. Ilusio handiz heldu dio establezimendua ustiatzeko erronkari. Goizeko 09:30etik iluntzeko 20:30ak arte zabalduko du egunero taberna, asteazkenetan izan ezik. Gaurtik aurrera “herri guztia” gerturatzea espero du.

Josu Peña zinegotzia ere oso pozik agertu da irekieraren aurkezpenean, zahartze aktiborako “oso beharrezkoa delako”. Udaletxera sartu zirenetik taberna martxan jartzea “beharrezkotzat” jo zutela nabarmendu du zinegotziak, baina aurreko lizitazioa egiterik izan ez zutela. “Buru belarri jarri ginen eta kostatu da, baina iritsi da eguna”. Herritar guztiei irekita egongo den espazioa dela gaineratu du, era horretan “saretze lana” eta “elkarrekiko zaintza” gauzatuko delako. 

Bost urte ondoren, zabalik

Duela bost urte itxi zuten Kasino Zaharra, pandemiaren eraginez. Eta hilabeteak aurrera egin ahala inguruko dendak, komertzioak eta eraikinak zabaltzen joan ziren arren, Kasino Zaharra irekitzeko zailtasunak izan zituzten aurreko agintariek (EAJ zegoen orduan). Egokitzapen lanak egin, baimenak eskatu eta 2022ko urriaren 24an ireki zuten eraikina. Taberna zerbitzuak, ordea, itxita jarraitu du gaur arte.

Herriko erretiratuen elkarteko kide den Txomin Aristondok elkartekideen izenean hartu du hitza irekiera aurkezpenean, eta “oso kontent” daudela adierazi du, tabernak “bizi gehiago” emango baitio Kasino Zaharrari. “Uste dugu udalari ez diogula presio asko sartu, pausoak ematen ari zela ikusten genuelako. Orduan itxoin egin dugu”, esan du elkartekideak. Dena den, bitarte horretan, 2023 eta 2024 urte artean, lelkarteak lan asko egin dutela gaineratu du Aristondok: “Kurtso asko jarri ditugu martxan, 200 pertsona  baino gehiagorentzat. Ez gara lo geratu”. 

Irribarre zabalarekin, txanpain kopak eskuan, tabernaren irekiera gogotik ospatu dute.


Erlazionatutako edukiaKasino Zaharra "kostata" zabalikKasino Zaharraren irekiera «gehiegi atzeratzen» ari da
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.