'Hondarribiko altxorra' hitzaldia eta katamaran ibilaldia antolatu ditu Arma Plazak
Ezagutu zure hiria programaren barneko jarduera da eta Luis Tocak eta Iñigo Etxeberriak emango dituzte azalpenak.
Hilaren 14ean Hondarribiko altxorra deituriko hitzaldia antolatu du Arma Plaza Fundazioak. Ezagutu zure hiria programaren barneko jarduera da eta beraz, hurrengo egunean hitzaldiarekin lotutako jarduera bat izango du ere.
Ostiralean hitzaldia 19:00etan hasiko da, Arma Plaza Fundazioaren eraikineko kultur gunean. Luis Tocak eta Iñigo Etxeberriak emango dituzte azalpenak, eta horiek elebidunak izango dira. Aurreratu dutenez 1522-1523 urteetan kokatuko da historia, Hondarribia franko nafarren esku zegoen garaian. Hitzaldiak Hernan Cortesek Espainiako Carlos I.nari (Erromatar inperioko Carlos V.na) bidali zion kintoaren lapurreta izango du abiapuntu.
Sarrera libre izango da eserleku guztiak bete arte. Hurrengo egunean (hilak 15), ezagututakoa bertatik bertara ikusteko katamaranean irteera egingo dute. Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da eta bi modutara egin daiteke: 943 64 36 77 edo 943 64 46 23 zenbakietara deituta edo fundazioaren webgunetik.