Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Eraso nazi faxisten aurrean, formazio plazak

Bidasoan hamaika eraso egin dituzte jada nazi-faxistek eta horren aurrean antolatzeko eta formazio kolektiborako plazak sortuko ditu Bor-bor hausnarketa kolektiborako plazak.

Oarso Bidasoko Hitza
Irun
2025/02/05

Iazko abenduan salatu zuen Lakaxita gaztetxeak hainbat eraso nazi-faxistak jasan zituela eta San Tomas egunean salaketa elkarretaratzea egin zuten. Adierazi zuten “tinko” zeudela faxismoaren aurrean eta ez zutela beldurrik. Ordutik, hamaika dira Irunen eta Bidasoan egindako eraso nazi-faxistak eta Bor-bor hausnarketa kolektiborako plazak Devenir Europeo taldearen tokiko zelula jo du erasoen egiletzat.

Lakaxita gaztetxean edota pasa den hilean hustu zuten Moskuko gaztetxean izan dira eraso horietako batzuk eta oldarraldi hauek “koxka bat” gainditu dutela iritzi dute. Izan ere, gaztetxeak lehergailu ttipiekin erasotu zituzten.

Espazio horietatik harago, Kateako eta Santiagoko pilotalekuan pintada naziak idatzi zituzten, eta Irunen zehar mina eragiteko asmoz kristaldun kartelak itsatsi dituzte. Halaber, norbanakoak mehatxatu dituzte eta San Migel auzoko supermerkatu baten kontra eraso arrazista bat ere egin dute, dendaren kristalak apurtuz eta pintura botaz. Eraso guztien atzean nazi berberak egotea ebatzi dute.

Eraso hauen aurrean, ez Irungo Udalak ezta Udaltzaingoak edota Ertzaintzak ere biolentzia ekintza hauen berririk ez ematea salatu dute. Devenir Europeo taldeak duen oldartzea pertsona “arrazializatu, ezkertiar edota euskaldunen kontra” izan dela adierazi dute eta ezin dela bazter batean utzi esan dute.

Ohartarazi dute “biziberritze nazia” Txingudiko mugetik harago joan dela eta gogoratu dute Aginako memorialari eraso egin ziotela iazko abenduan eta Baionan bi emakumeri eraso arrazista eta faxista egin ziotela, besteak beste.

Testuinguru honen aurrean, naziak borrokatzeko antolatzearen beharra balioan jarri du Bor-bor kolektiboak, baina hori nola egin da haien galdera. “Hor hasten dira, beharbada, ezintasuna biderkatzen. Galderak pilatzen”, hausnartu dute.

Erantzunik ez duten arren, erantzuna bilatzeko metodoa proposatu du kolektiboak eta horretarako formazio kolektiboa eskainiko dute, antolaketarekin batera. Hain zuzen, Txingudin antifaxismoa elikatzeko formazio plazak irekitzeko konpromisoa hartu dute.

Devenir Europeo

Devenir Europeoren ideologia nazia da eta Bor-bor kolektiboak talde naziaren gaineko hainbat datu eman ditu. Ramon Bau ultra eskuindarrak sortu zuen eta hark berak adierazi zuen taldearen helburua mugimendu “nazional sozialista” dela.

Bor-bor kolektiboak uste du mugimendua “indartzen” ari dela azken urteetan eta eredu gisa jarri dute 2023an berrehun ekintzatik gora egin zituztela Espainiako monarkiaren lurretan. “Harrigarria bada ere, Devenir Europeo Espainiako Monarkiaren legeak babesturiko taldea da, erregistro iraunkorra baitu 2008 urtetik hona”, esan du kolektiboak.

Devenir Europeo ez dela bat-batean sortu gogoratu dute eta haien arbaso zuzentzat jo dituzte Circulo Español de Amigos de Europa edo CEDADE taldea. Azken hau, Espainiako estatuak babestutako SS nazietako buruzagien, Frankoren guardiako kideek eta Division Azuleko kide ohiek sortu zuten. “Giza zaborra, laburrean” azaldu du kolektiboak.

Ondorioztatu dute Devenir Europeo “nagusikeria etniko arraziala modu biolentoan defendatzen duen familia zahar baten azken katebegia” dela. Dena den, “ameskeria faxista” zaharrak gaur egunera ekartzen ari direla uste dute.

Alde batetik, Devenir Europeo sistema kapitalistaren krisiei erantzuteko alternatiba “ezkertiar erradikalen hutsunea” baliatzen ari da Bor-borren esanetan. Bestetik, eskuin muturraren goraka aldeko haizea darabilte, nazioartean egin gisan.

Devenir Europeok diskurtsoa egokitu duela ohartarazi dute, nazioarteko aliantza naziak josi dituztela eta tokiak toki zelula berriak sortzen ari direla.Etxera itzulita, Txingudi badian gertatutakoa aintzat hartuta eta arduratik adierazi du Bor-borrek “aurrerapausoak” eman dituzte eta itxura duela hainbat gazte limurtzea lortu dutela.

Naziek II. Mundu Gerran egindako holokaustoa eguneratzeko nahia duen mugimendutzat jo dute naziena eta 1930. urtean bezala, antolaketa diziplinatua, fanatismoa eta biolentziaren erabilera zuzena egiteko borondatea dutela zehaztu dute. “Horrek egiten ditu arriskutsu”, nabarmen jarri dute.

Galdera bat mahai gaineratu dute: “Espainian endemiko den nagusikeriaren atal berri bat ote da Devenir Europeo?”. Kolektiboaren erantzuna ezezkoa da. Izan ere, mugimendu nazi faxistak Euskal Herria deituriko atala dauka eta aktiboen dagoena dela iritzi du Bor-borrek: hogei eta hamar ekintzatik gora egin dituzte Bidasoan.

Ekintza nazi faxisten berri izateko Telegrameko kanal bat dute. Horrez gain, saretzen ari dira, adibidez, Arabasoen Mendekua talde donostiar naziarekin.

Erlazionatutako edukia“Lakaxita osatzen dugunok tinko gaude faxismoaren aurrean, beldurrik gabe”Eraso faxista jasan du Lakaxita Gaztetxeak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.