Abotsanitz Kasino Zaharreko tabernaren irekieragatik poztu da
Aurreko udal gobernuak Kasino Zaharreko taberna irekitzeko ezer ez egin izana deitoratu du Abotsanitzek. Tabernak "auzo-bihotz" gisa funtzionatuko duela uste dute.

2020an, pandemia zela eta, Kasino Zaharreko taberna itxi zutenetik bost urte igaro dira gaur berriro bere ateak ireki arte. 2022an ireki zuten berriz Kasino Zaharra, baina, taberna ezin izan zuten ireki, urte hauetako “utzikeria politikoagatik”
Kasino Zaharra irekitzerakoan, Gotzone Larrarte, orduko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, “lizitazioa burutzeko” lanean zeudela argitu zuen. Baina, Abotsanitzek jakinarazi du 2023an udal gobernura iristean “zerbitzu horren espedientea hutsa zegoela, hau da, dena egin gabe zegoela” ikusi zutela.
Hori dela eta, udal gobernuak 2024ko urte osoa pleguak eta kontratazioa egiteko baliatu ditu, urte urte bukaerarako lortu zuten esleipena egitea, azken kontuak 2025 hasieran izenpetu baldin badira ere. Urte eta erdi honetan eraikina eta barruko ekipamendu “ia dena berritu behar izan da”, egoera kaskarrean baitzegoen, “aurretik eratorritako utzikeria zela medio”.
Kasino Zaharreko tabernak “auzo-bihotz” funtzioa beteko eta “zahartze aktiboa erdigunean” jarriko duela uste du Abotsanitzek. Izan ere, Hondarribiko %25ak 65 urtetik gora ditu eta “hauek ere balioan jarri behar dira”.