Albisteak

Santiago kaleko lehen zatia berrurbanizatzeko lanak, bukatuta

Proiektuarekin irisgarritasuna bermatu nahi izan du udalak, mugikortasun irisgarriago baten alde eginda.

Bidasoko eskaintza berrienak aurkeztu dituzte Fiturren

Turismoaren "desestazionalizazioarekiko eta jasangarritasunarekiko" konpromisoa
 berretsi du Bidasoa Bizirikek.

EH Bildu: "Ez dirudi urtarrilean 2025eko aurrekontua onartuko denik"

Negoziatzeko eskua luzatuta dutela adierazi du koalizio subiranistak. Halaber, udal gobernuaren planen plangintza publiko egitea eskatu diote.

Indarkeria matxista

Urtezahar festan emakume batek jasandako eraso matxista gaitzetsi du udalak

Indarkeria matxistaren aurkako erantzun publikoa emateko Protokolo Instituzionala aktibatu zuen udalak, eta aurki herritarrek haien gaitzespena argi adierazi dezaten bide bat eskainiko dutela aurreratu dute.

Burger Fest jaialdia egingo dute Ficoban urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra bitarte

Hamabi janari furgoneta egongo dira, eta mota askotako hamburgesak dastatzeko aukera eskainiko dute.

Aurrera Enpresen Kluba aurkeztu berri dute

Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko enpresen artean harremanak sendotzea du helburu proiektuak, mugak sortzen dituen traba administratiboak ekiditen lagunduz.

Hondarribiko euskara eta hondarribiarrak batzen dituen murala

'Euskaraz kapen' da Javier Ugarte kalean dagoen irudiaren leloa, "Euskara eta itsasoa, gure nortasunaren bi aldagai nagusi direlako”.

Indarkeria matxista

Ipuin parekideak, euskaldunak eta gazteak izan daitezen

Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren X.edizioan aurkezteko epea otsailaren 8an bukatuko da. Antolatzaileek haien testuak aurkezteko gonbite berezia egin diete euskarazko egile eta gazteei.

migrazio politikak

Manifestazioa migrazio politika ankerren aurka

Bidasoko zazpi militante epaituko dituzte hilaren 28an, Korrikarekin batera 36 migratzaileri gurutzatzen laguntzea akusatuta. Etzi, hilak 26, manifestazioa egingo da Irundik Hendaiara.

Irugurutzetako labeen inguruan obrekin hasiko dira

Hamabi hilabete iraungo dute eta eremu osoa bisitarien erabilerarako berreskuratzea da asmoa. Interpretazio zentroa eguneratuko dute, eta estalpe bat sortu sarreran.

Diru laguntzen deialdi orokorra onartu du udalak

Ia bi milioi euroko aurrekontua plazaratu du udalak eta 33 lerrotan bereizi dituzte. Hil honen erdialdetik eska daitezke laguntza horiek.

Suediako ikasleak Hondarribira etorri dira

Ama Guadalupekoa ikastetxearekin egiten du elkartrukea Suediako Hvitfeldtska Gymnasiet ikastetxeak. Harrera egin die udalak.

Plaiaundi ikastetxeak aparkalekuko zati bat patio bilakatu du

Patioa komunitatea egiteko diseinatu dute eta eremua diseinatzeko, baliabide naturalak baliatu dituzte.

martxoak 8

Donostiako M8ko manifestaziora joateko geldialdiak deitu dituzte

Hondarribian, Ama Guadalupekoa ikastetxe parean geratu dira; Irunen, berriz, Euskotrenen Irun Kolon geltokian.

Iratxe Sorzabali babesa adierazi dio Euskal Herriko Bilgune Feministak, eta gogoratu du tortura ez dela «iraganeko mamu bat»

Tortura modu sistematikoan erabili dela gogoratu dute, eta emakume militanteen kasuan «biolentzia bikoitza» izan dela. Auzia mahai gaineratzeko deia egin dute, bakearen eta justiziaren mesedetan.

Iosu Alberdi / Berria

Udal bonuak trukatzeko epea zabaldu berri da

Hilaren 31ra arte izango dute herritarrek Eguberrietan jasotako bonuak trukatzeko aukera.

Larunbatean zabalduko dute kiroldegietako ikastaroetako izen ematea

Hilaren 8an –larunbata– hasiko da 2025eko bigarren hiruhilekoan Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako ikastaroetako izen emate epea.

Zibererasoa jasan du Irungo Udalaren webguneak

Ordu gutxiren buruan geldiarazi dute erasoa. Gaur derrigorrez Internetez egin behar ziren hainbat tramite, biharko (osteguna) 23:59ak arte egin daitezkeela jakinarazi du udalak.

Maite Larburu musikariak ondu du SoinuLabor programaren azkena

Hilaren 7an aurkeztuko dute Larbururen lana. Podcast bat egin du, eta lanak Auskalo liburu denda du ardatz. Oiasso Museoan da saioa.

Irungo kalamu elkarte bateko arduraduna atxilotu dute

Atxilotuaz gainera, elkarteko zuzendaritza batzordeko hiru kide ikerketapean daude. Substantzia estupefazienteak aurkitu dituzte elkartearen lokalean poliziek.

Gehiago