Burger Fest jaialdia egingo dute Ficoban urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra bitarte
Hamabi janari furgoneta egongo dira, eta mota askotako hamburgesak dastatzeko aukera eskainiko dute.

Burger Fest jaialdi gastronomikoa Ficoban izango da, urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra bitarte. Hanburgesak oinarri dituen jaialdia hamabi janari furgonetez osatuko da. Sarrera eta aparkalekua doakoak izango dira.
Antolakuntzak adierazi du mota guztietako hanburgesak egongo direla, hala nola smash burgerrak edota klasikoak. Bestalde, haragiarekiko, arraza ezberdinekoak eta heldutasun maila desberdinetakoak izango dira. Hanburgesez gain, beste hainbat aukera eskainiko dituzte ere, besteak beste patata frijituak, kroketak edota gazta tartak. Aukera begetarianoak eta glutenik gabekoak ere bertan izango dira.
Musikak girotuko du jaialdia, eta Ficoba mahaiez beteko dute, janaria eserita jan ahal izateko. Eremua estalita dago, beraz metereologiak ez du eraginik izango ekitaldian.