Urtezahar festan emakume batek jasandako eraso matxista gaitzetsi du udalak
Indarkeria matxistaren aurkako erantzun publikoa emateko Protokolo Instituzionala aktibatu zuen udalak, eta aurki herritarrek haien gaitzespena argi adierazi dezaten bide bat eskainiko dutela aurreratu dute.

Abenduaren 31n egindako urtezahar festan emakume batek jasandako eraso matxista gaitzetsi du udalak. Gogorki, gainera. Eta erasotua izan zen emakumeari zein bere inguruari “babes eta hurbiltasun osoa” adierazi diote.
Publiko egindako Komunikatu instituzionalean adierazi dutenez, erasoari buruzko informazioa “egiaztatu eta kontrastatu ondoren”, indarkeria matxistaren aurkako erantzun publikoa emateko Protokolo Instituzionala aktibatu zuten. Hala, emakumearen esku jarri zituzten informazio, baliabide eta laguntza guztiak. Hogeita hiru egun igaro ondoren arreta egoki bideratu zela baloratu dute.
Udalak, gainera, bi mezu helarazi nahi izan ditu: Batetik, emakumeen eskubideak urratzen dituzten “eraso makurrak” inola ere ez ez dituztela onartzen adierazi dute. Eta bestetik, herritarrek haien gaitzespena argi adierazi dezaten bide bat eskainiko dutela [datorren astean emango dituzte xehetasun gehiago].
Hondarribiko Udalarena da herrian bizi diren pertsona guztien eskubideak bermatzen direla ziurtatzeko ardura eta ahalegin horretan atsedenik hartuko ez dutela esan dute.
Komunikatu instituzionala osoki irakurtzeko egin klik hemen.