Albisteak

Guadalupeko gotorlekua Memoria Demokratikoaren leku izendatzea eskatu du PSE-EEk

Gotorlekuan askatasuna kendu zieten pertsonen omenez egindako eskaera bat dela adierazi du alderdi sozialistak.

Nagusikleta, guztien eskura

Nagusikleta herritarrengana zabaltzeko egitasmoa aurkeztu zuten atzo Puntala auzoko plazan. Mugikortasun arazoak dituzten eta beren etxeetan bizi diren adineko pertsonei zuzenduko zaie.

Bidasoko Gazte Langileon Asanbladako kideek Moskuko gaztetxea utzi dute

Asanbladak adierazi du lokaleko jabeek isun-mehatxuak egin dizkietela, eta horren aurrean gaztetxea uztera behartuta ikusi direla. Horrez gain, poliziaren aldetik jasotako errepresioa salatu dute.

Kutxa Fundazioa Irun Literatura Sarien edizio berria iragarri dute

46. edizioa izango da aurtengoa. Jatorrizko lanak jasotzeko epea zabalik dago apirilaren 22ra arte. Eleberriak eta olerkiak sarituko dituzte.

Erantzun zabala izaten ari da hezkuntza publikoko irakasleen greba

Bidasoko datuen arabera (ikastetxeetako zuzendaritzek eman dizkiote HITZAri), Irun eta Hondarribiko hezkuntza publikoko irakasleen %55,96k babestu du greba.

Leire Perlines / Ikerne Zarate

Hilda aurkitu dute atzo Saioa mendian desagertu zen mendizale hondarribiarra

Atzo, 18:30ean, SOS Deiak Nafarroak-ek jasotako dei batek hasi zuen bilaketa, eta gaur 10:30 inguruan aurkitu dute 59 urteko mendizalearen gorpua gailurrean.

Errotu aurkeztu du Bidasoa bizirikek, pertsona migratzaileen lan inklusioa errazteko programa

Migratzaileei egoitza eta lan baimenen prozesuan laguntzeko helburuarekin sortu dute Errotu. Hamar pertsonen parte hartzearekin hasi da egitasmoa, eta ostalaritza munduan oinarrituko da formakuntza.

Autobusa antolatu dute Bidasoatik Aroztegia gelditzeko manifestaziorako

Pausutik (Urruña) irtengo da autobusa eta erreserba egin behar da. Prezioa 15 eurokoa da.

Plazak libre, isolamendua prebenitzeko programan

Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoentzako programa da eta hiru zentro sozialetan eskaintzen dituzte tailerrak. Amagoia Caballero psikologoak akonpainatzen die.

Eguberrietako programazioaren balantzea egin du udalak

Urtetik urtera parte hartzaile kopurua hazten ari dela azaldu du alkateak. Bi izotz pistetatik pasa da jende gehien.

Autokarabanen zaleen paradisua, Ficoban

Caravantour azokaren bederatzigarren ekitaldia egingo dute asteburuan. Ficobako hiru pabiloi hartuko ditu.

Lesotho, Zure Abenturaren Bila programaren hurrengo protagonista

'Lesoto: Afrikako Mendietako Erreinua, bizikletaz' saioaren txanda izango da ostegun honetan, hilak 6.

Elektroplaza festibala, apirilaren 5ean

Urdanibia plazan izango da jaialdia, eta hainbat egun lehenago emango diren DJ ikastaroak ere barnebiltzen ditu jaialdiak.

Traka finala egingo da inauteriak bukatzeko

Sardina ehorztean eta Zanpantzar erretzean, Santiagoko Deabruek bukaerako traka egingo dute.

Irun Ekintzan sariak hilaren 6an banatuko dituzte

Hamargarren edizio izango da eta ohorezko saria Alcon enpresak jasoko du. Sarrerak eskuratu behar dira bertaratu ahal izateko.

Bi hitzordu berezi Udal Libururegiak antolatuta

Yolanda Arrieta idazlearen 'Etxe bat norberarena' liburuan oinarrituko ikus entzunezkoa eta Maria Jose Noiainen 'Las mujeres en la historia del arte' liburua aurkeztuko dituzte.

Hondartza kirol guneko lurrak udalari lagatzeko prozesua hasi du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioak kudeatzen ditu egun Hondartza Kiroldegiko lurrak. Lagapen horri esker udalerriak instalazioak eguneratu ahal izango dituela adierazi dute sozialistek.

'Zurekin Irun' aldizkaria sortu du EAJk

Aldizkariaren lehen alea argitaratu dute jada eta hiriaren bueltako albisteak jaso dituzte.

Zumardikoak elkarteak sardinaren ehorzketa berreskuratuko du

Ohiturari jarraiki "dolu latzez" jantzita joan behar da. Segizioa 19:00etan puntuan irtengo da Kai Zaharretik.

Gehiago