
Enrique Albizu margolariaren erakusketa bat izango da ikusgai gaurtik aurrera Arma Plazan. Maila handiko margolariak Hondarribia izan zuen bere txoko kuttuna.

Bi artista hondarribiarren lanak aukeratu ditu epaimahaiak: Gomezen 'Baratza Bizia' eta Arrietaren 'Otaku baten margoak'.

Euskal Herriko hainbat txokotako dantzak Hondarribira ekartzeko xedearekin sortu zen Hondarribia Dantzan, Kemen Dantza Taldearen ekimenez. Aurten 20. ekitaldia dute, eta erakutsiko dute euskal dantzak bizirik jarraitzen duela.

Helburua argia da: itsasargia herriari irekitzea. 30 urtez edukiko du udalak espazioa kudeatzeko, egokitzeko eta berreskuratzeko eskumena. Hurrengo urteari begira herritarrentzat ireki nahi dute.

Itsas ondarea berreskuratzea du helburu Hondarribiko Udalak. Haien ekimenez, eta herriko elkarteekin elkarlanean, itsasoa protagonista izango da asteazkenetik larunbatera.

24. edizioa da aurtengoa, eta gaurtik igandera luzatuko da. "Maila altuko" kontzertuak izango dira, nazioarteko gitarristek eskainitakoak.

Maider Goikoetxeak aurkeztu berri du Maddalen Arte Guneko erakusketa berria: 'Herritik irten gabe'.

Egun osoko egitaraua antolatu dute iganderako, goiz zein arratsaldez izango dira muxikoak eta kalejirak herriko kaleetan barrena. 500 dantzari inguruk parte hartuko dute zazpigarren honetan.

42. edizioa egingo dute aurten. Jada, eliz musikaren erreferente handienetariko batean bilakatu da Hondarribiko parrokian egiten den zikloa.

Hirugarren urtez egingo dute Zestafesta jaialdia asteburu honetan. Diseinu grafikoa ardatz du jaialdiak, baina aurten beste hainbat gauza programatu dituzte.

Beheko solairuan jarriko da liburutegi txokoa, Udal Liburutegiko maileguak hartzeko eta uzteko. Astelehenetik ostiralera irekiko dute.

Inauterietako kartel lehiaketako irabazlea iragarri du udalak: Andrea Villamor.

Larunbatean Bordari eta Satarka literatur lehiaketaren sari banaketa egin zen Euskal Liburu eta Disko Azokan. Jon Balerdiren, Gotzon Plazaren eta Iñigo Legorbururen lanak saritu dituzte.

Herriko ikastetxeetako ikasleak alkatearekin eta zenbait zinegotzirekin bildu dira, Eskolako Agenda 2030ean egiten ari diren lana aurkeztu eta galderak egiteko.

Datozen hiletan askotariko ekitaldi eta ekintza egingo dituzte udal liburutegian. Tailerrak, ipuin kontalari saioak, erakusketak, solasaldiak, hitzaldiak... Denetik izango da.

Abotsanitz ezker abertzaleko alderdiak hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egin zuen atzo arratsaldean Gipuzkoa plazan. Ortzi Alonso alkategaiak "herriko politika berritzeko apustua" direla nabarmendu zuen.