Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

98an hasitako erakusketa, iraganaren eta etorkizunaren artean

Maider Goikoetxeak aurkeztu berri du Maddalen Arte Guneko erakusketa berria: 'Herritik irten gabe'.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/04/15

Sandra Cuestak jaso du Maddalen Arte Guneko komisariotza aurten. Eugenio Ortizen erakusketarekin abiatu zuen bere komisariotza, eta orain, bigarren erakusketa bat aurkeztu dute, kasu honetan Maider Goikoetxearen Herritik irten gabe. Irekita dago jada, eta maiatzaren 15 arte bisitatu daiteke, ostiraletan (18:00-20:00), larunbatetan (11:00-13:00 eta 18:00-20:00) eta igandetan (11:00-13:00).

“Erakusketa honetako proiektuak ez daude amaituta, eta horrela egin nahi izan dut”, azaldu du Goikoetxeak. Kronologikoki azalduta, 1998. urtean hasi zen erakusketa. “Nire lagun Nerea Bellok liburutxo bat oparitu zidan, nire marrazkiak egiteko: Heidi. Hor hasi nintzen marrazkiak, collageak, argazkiak… denetarik egiten. Liburua ez dago amaitua, eta gainera, ez dut amaitu nahi, beste momentu batean nahiago dudalako egin, beste bizipen berriak ditudanean”, adierazi du artistak. Ezkerreko paretan dago Heidi liburua, orriz orri, bertako irudi guztiak erakutsiz.

Horrez gain, hainbat argazki daude Maddalen Arte Guneko paretan. Denek badute amankomunean zerbait: ura eta itsasoa.Kai Zaharrean hartutako harri eta baldosekin egindako irudiak agertzen dira erdigunean, itsasoan murgilduak. Uraren mugimenduak eta inguruko elementuek paisai eder bat osatzen dute, mugimenduari garrantzia emanez. “Baldosatxoetan irudi batzuk transferitu nituen, eta horiek ur azpian sartzen hasi nintzen”. Jaizkibelgo Kapelaundi hondartzan hasi zen Goikoetxea probak egiten, eta ondoren Kai Zaharrean jarraitu zuen. Egun eguzkitsuak, hodeitsuak, marea behekoak, gorakoak… hainbat baldintza ezberdin probatuz, irudi ezberdinak lortu zituen. 

Lotura berezia

Hondarribirekin oso lotuta dagoen erakusketa da. Alde batetik itsasoa, eta bestetik, adibidez, bere amonaren argazkia. “Hemen ondoan bizi izan da nire familia, eta horrek ere ilusio berezia egiten dit. Horregatik jarri nuen nire amonaren argazkia hemen”. Hori ez ezik, Hondarribiko testurak direnak daude atearen ondoan. Kolore ezberdineko baldosak, eta Goikoetxearen esanetan, askoz gehiago direnak. 

“Hariak ez du etenik, azaldu du Ortzi Alonso Kultura zinegotziak. “Erakusketa eta aurkezpen honek Maiderren ibilbidea bermatzen du, aurreko mendean hasita eta oraindik amaitu gabe”, esan du zinegotziak. Cuestak ere izan du bere hitzartzea. “Maddalen Arte Gunean egin dugu oraingoan. Harira proiektuaren barne izanda, musikarekin harremana ere izango du erakusketa honek”, esan du komisarioak. Apirilaren 24an 20:00etan kontzertu bat eskainiko du Ane Segurola Saguxar-ek. “Bi artisten arteko plastikotasuna ederra izango zela uste nuen, eta horrela egingo dugu”. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.