Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Gaur hasiko da Nazioarteko Gitarra Jaialdia

24. edizioa da aurtengoa, eta gaurtik igandera luzatuko da. "Maila altuko" kontzertuak izango dira, nazioarteko gitarristek eskainitakoak.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/04/29

“Altxor kaxa bat”, horrela deskribatu du Ortzi Alonso Kultur zinegotziak Hondarribia-Peñiscola Nazioarteko Gitarra Jaialdia. Carles Ponsekin batera, gitarra klasikoaren jaialdiko zuzendaria, aurkeztu dute 24. edizioa. Gaur hasiko da jaialdia, eta igandera arte luzatuko da. Kontzertu gehienak Hondarribian izango dira, baina badago baten bat Irunen eskainiko dena. Ponsek eskerrak eman nahi izan ditu, 24 urte ez baitira aldiro betetzen, eta lankidetzan oinarritutako jaialdia izanik, pisu handia du udalak emandako laguntzak.

“Urtero zerbait ezberdina egiten saiatzen gara. Aurten, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolarekin elkarlan bat abiatu dugu, bertako gitarra ikasleekin eta irakasleekin”. Atzo, ikasleei zuzendutako masterclass bat eskaini zuen Ponsek, eta gaur, klase horiekin amaitzeko, kontzertu bat emango du Kultur Etxean, 19:00etan.”Ostadarraren soinuak izango da kontzertuaren izenburua. Errepertorio anitza izango da. Tango argentinarrak izango dira, eta Isaac Albenizekin amaituko dut”. Bihar, hirukote frantses batek eskainiko du bere kontzertua, Kultur Etxean baita ere. Igor Kiritchenko (Cello) Frédéric Bernard (Gitarra) eta  Eric Franceries (Gitarra) izango dira oholtzan, “pieza oso esanguratsuak” jotzen. 

Ostiralean Mattia Dugheri gitarrista italiarrak hainbat pieza interpretatuko ditu. “Musikari gaztea da, oso gaztea. Lehenengo aldiz entzun nuenean argi eta garbi pentsatu nuen Hondarribira ekarri behar genuela”, esan du Ponsek. Zuzendariak adierazi du talentu gazteak erakartzea garrantzitsua dela, hemendik urte batzuetara, “agenda eta aurrekontu” aferengatik, “zaila” izango delako. 

Larunbatean Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolako gitarra ikasleek eta irakasleek hartuko dute protagonismoa. Gitarra orkestrak, Ana Albanekin eta Fabian Alvarezekin batera joko du, azkena irakaslea izanik. Ixkay Duo bezala ezagutzen dira Alban eta Alvarez, eta hainbat kontzertu eman dituzte Espainian, Ekuadorren eta Mexikon. Gitarra orkestrak lau abesti euskaldun joko ditu, eta ondoren, Ixkay Duok kontzertu zabalago bat eskainiko du, nazioarteko, bereziki Hego Amerikako, hainbat konpositoreren kantekin. 19:00etan izango da kontzertua, Kultur Etxeko areto nagusian.

“Maila altua”

Irunen Oiasso museoan egingo dute kontzertua. 12:00etan, Manuel Toucinho eta Pedro Rufino gitarra jotzaile portugaldarrak eskainiko dute emanaldia. “Fadoa ez den baina antzekotasun asko dituen musika joko dute biek”. Azkenik, Hondarribiko Paradorean izango da azken kontzertua, egin izan duten moduan. “Antonio Molfetta izango dugu azken kontzertuan. XX. mendeko musika erromantiko eta neoklasikoa entzun ahal izango dugu, hala nola Tarrega, Joaquin Rodrigo edota Turina”.

Ponsen ustez, programazio anitza baina maila altukoa da gaur hasiko dena. “Denak oso onak dira, eta uste dut jendeak disfrutatuko duela. Denontzako zuzendutako kontzertuak dira, musikaz eta gitarraz disfrutatzekoak”. Sarrerak muxutruk dira, eta Kutxabank web ataritik lortu daitezke, baina era fisikoan lortzeko Arma Plazan hartu beharko dira. Oiasso museoko kontzertuak museoko webgunean izango dira. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.