Inauteriek badute beuden irudia
Inauterietako kartel lehiaketako irabazlea iragarri du udalak: Andrea Villamor.
Aurtengo inauteriek badute irudia. 2026ko Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea iragarri du Hondarribiko Udalak: Andrea Villamor. Inauterietan sardinak hegan! da bere lanaren izena, eta bertan Euskal Herriko inauterietako hainbat pertsonai ikusi daitezke, hegan egiten duten sardinekin batera. Otsailaren 14ko asteburuan ospatuko dira inauteriak, eta urtero bezala, hainbat egitasmo egingo dira.
15 kartel aurkeztu dira lehiaketara, eta hainbat erabaki hartu ondoren aukera dute Vilamorren lana. Ortzi Alonso Kultura zinegotziak adierazi du irabazlea proposamen alaia eta irudimentsua izan dela, eta modu original eta erakargarrian islatu duela. “Kolorea, teknika, euskal kultura eta inauterien espiritua uztartzen ditu”, nabarmendu du Alonsok. Epaimahaia Ortzi Alonso, Kultura zinegotziak; Koro Bidaurreta eta Txane Carrillo, Emeki Elkarteko kideek; Javier Sagarzazu Garaicoechea, artista plastikoak; eta Maddi Carton Etxeberria, kultura, turismo eta merkataritza teknikariak osatu dute. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak otsailaren 9tik 16ra bitartean egongo dira ikusgai Arma Plazan.
Inauterietan bertan, igandean egingo dute desfilea, larunbatean ohiko giroa izango da herrian zehar eta bereziki Alde Zaharrean, eta ostiralean Parodia egingo dute Herri Olinpiadetako partaideek.

