
Irailaren 7an ematen den Urrezko Intsignia nork jasoko duen jakiteko momentua geroz eta gertuago dago. Herritarren proposamenak jaso ondoren, hiru izenen artean dago aukeraketa.

Arrantzale alaba izanik, Goikoetxeak bazekien noizbait aukera hau esku artean izango zuela. Baina ez aurten. Beraz, ezustekoa izanik, emozioz bizitzen ari da prozesua.

Emazabel anaiek urteak eman zituzten itsasoan, baina orain lehorretik begiratzen dituzte barkuak. Haien garaietan eta orain barkuak nola aldatu diren azaldu dute.

Hondarribiko portuan 266.807,10 kilo hegaluze saldu dira azken asteetan, eta kanpoaldean (hondarribiarrek) 154.519,90 kilo.

Kofradia-Itsas Etxea eta Done Pedro Itsas-Gizonen Kofradiaren ekimenez sortutako programa da Izan Arrantzale. Aurtengo udan udalekuetarako egokitu dute.

Gaurko egunarekin bukatu da hegaluzearen kostera, euskal arrantzaleek Espainiari esleitutako kopuruaren %57 atzeman dutelarik. Kuotak negoziatzea eskatu dute.

San Pedro egunarekin bat eginez Hermandade pareko plazatxoan ekitaldia burutu dute gaur eguerdian Hondarribiko Udalak, Done Pedro Itsasgizonen Kofradiak, Emekik eta sare konpontzaileek.

Bakarne Atxukarrok eta Izaskun Zubialdek idatzitako lan bana aurkeztuko dituzte, itsas kulturari balioa emateko eta itsasoko egungo eta etorkizuneko belaunaldien arteko harremana estutzeko.

Buru gainean 18 kilo pisatzen dituen kutxarekin ahalik eta buelta gehien ematen saiatuko da Izaro Alza 23 urteko gaztea, ohiturak esaten baitu harremana dagoela ematen diren itzulien eta hurrengo urtean arrantzaleek itsasoan lortuko duten fruituaren artean.