Danbor hotsak, Amulletaren eskutik

http://www.youtube.com/watch?v=0zaJn--GH_s&feature=youtu.be

Amulletako danbor kofradia

Amulletako danbor kofradia

Sardinaren ehorzketara bidean atera da Amulletako Danbor Kofradia, 18:00ak pasatxoan erdigunean duen elkartetik. Inguruko kaleak zeharkatu ditu danborren doinuen artean. Ereintza elkartearekin elkartzekoa zen sardinaren ehorzketaren hileta segizioa laguntzeko. Oiartzun ibaitik behera botako dute sardina, eta horrenbestez, inauteriak bukatutzat emango dituzte. Hori bai, ofizialki, igandean bukatuko dira inauteriak, ohi denez, Orereta Ikastolaren inude eta artzainen desfilearekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.