
[Erreportajea] Bukaerarik gabeko auto-ilaran
DGT Espainiako Trafiko Zuzendaritzaren aztertzaile kopurua «ez da aski» Gipuzkoako autoeskolen beharrei erantzuteko. Itxaron-zerrenda luzeez eta lan-erreleboa emateko zailtasunez mintzatu dira jabeak.

[Galeria] Txotx asteburua inauguratu dute irundarrek
Harrera jendetsua egin diote bizilagunek 2022ko Irungo Sagardo Egunari. Eguratsa lagun, lehen 'txotx'-ak bota dituzte jada.

[Elkarrizketa] «Osasun mentalaren gain jartzen da argaltasuna»
Zaintza eta ahalduntzea «indibidualetik kolektibora» bihurtzen dihardute bi psikologoek. Pertsona lodien aurkako egiturazko indarkeria lantzen ari dira ‘Lodifobia gorpuztua’ ikastaroarekin.

Osasun Bidasoak "jendaurreko babesa" galdegin dio alkateari
Txomin Sagarzazuri zuzenean eskatu diote herri plataformaren aldarriak publiko eta esplizituki defenda ditzan.

El Drogasek kontzertua eskainiko du Amaia KZn hilaren 29an
'El Drogas Akustik Fraktion' birak geldialdia egingo du Irunen. Sarrerak datorren ostiralean (hilak 7) jarriko dituzte salgai, 15 eurotan.

[Galeria] Elkartasunezko 6.000 kilometro, ergometroekin
Hondarribia, Hibaika, Kaiarriba Donostiarra eta Donostia Arraun Lagunak klubetako emakume arraunlariek Nairobi eta Hondarribia arteko distantzia bete dute.

KAE 1eko lehen estropadan, Hondarribia hirugarren
Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia XXII. Ikurrinagatiko lehian hirugarren sailkatu da, Pasaian, 'Ama Guadalupekoa'.

Elkarrekin Podemos: "Kirurgia blokeko proiektua geldiarazi behar da"
Osakidetzak herritarren eskaerei entzungor egin eta birmoldatze planarekin aurrera egiten jarraitzea salatu du koalizioak.

'Soinua soinean' musika tailerra eskainiko du Musergok
Hilaren 15ean (larunbata) izango da tailerra, doan, Menchu Gal aretoan. Saioak Javier Sagarzazu pintorearen obra hartuko du oinarri.

Azaroa ezkontza gastronomikoen hilabetea izango da
Hondarribiko XVIII. Dastatze eta Uztartze Jardunaldiak azaroaren 5ean hasi eta 27ra arte egingo dituzte. Zortzi establezimenduk parte hartuko dute.

Irungo familientzako gozagarri, bueltan da 'Igande sasoi'
Igandean, 11:00etatik 13:00etara, kirolak hartuko du Colon ibilbideko erdigunea. Atletismoa, tenisa, saskibaloia eta xakea egongo dira.

Bizikletak aparkatzeko gune berriak ezarri ditu udalak
Hainbat bizilagunek udalean aurkeztutako eskaeren ondorioz erabaki dute udalerriko zenbait gunetan bizikleta aparkaleku berriak sortzea.