
"Positibotzat" jo du oposizioak atzoko ezohiko osoko-bilkura
"Gardentasun ariketa" izan dela iritzita, asebete agertu dira Abotsanitz, EH Bildu eta PSE-EEren udal taldeak.

[Bideoa] HAPOaren inguruko adierazpen bateratua aho batez onartu dute udal taldeek
Plan orokorra hizpide, ezohiko osoko-bilkura egin zuen atzo Hondarribiko Udalbatzak; baliogabetzearen gaineko zalantzak argitzea zuen helburu bilkurak.

[Bideoa] Kutxa Bira egitasmoak geldialdia egingo du Hondarribian
'(Genero) Mugak gaindituz, jalgi hadi plazara' lelopean ekitaldia egingo dute Kasino Zaharrean; Patagonian abiatu zuten bira martxoaren 20an.

[Erreportajea] Senegaldik Kanarietara, urak ez daude bare
Senegalen arrantza egiteko debekuaren aurrean, zenbait euskal atunontzi Kanaria uharteetara gerturatu dira, tartean, ‘Aita Fraxku’ hondarribiarra. «Legez kanpoko» arrantza salatu dute kanariarrek.

[Elkarrizketa] "Urmuga bat-bateko pizgarri bat izan da jendearentzat"
Proiektuaren zuzendari artistikoa da bata, eta telebistako programen buru, bestea. Iazko eskarmentua eta gero, inpresioak partekatu eta aurtengoaz zertzelada batzuk eman dituzte jada.

Gipuzkoako Herri Arteko Txapelketan izango dira Hondarribiko puntistak
Datorren astean egingo du federazioak taldeen arteko norgehiagokak erabakitzeko zozketa; telematikoki egingo dute ekitaldia aurten.

Zinegoak jaialdiko hainbat ikus-entzunezko gaur, Itsas Etxean
Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdian parte hartzen duten lanak herrietara gerturatzea da Hedapena atalaren helburua.

Hilaren 19tik 24ra irekiko du udalak Uda Abenturan aurrematrikulazio epea
2007, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoei zuzenduta dago aurtengo ekitaldia, euskaraz garatuko da, eta hamabost eguneko bi txanda aurreikusi dituzte.

Marlaxka txapeldunorde Gipuzkoako emakumeen arteko lehiaketan
Marlaxkako hiru jokalarik lurraldeko Emakumezkoen Xake Txapelketan parte hartu dute aste honetan; bigarren postuan kokatzea lortu du klub hondarribiarrak.

[Bideoa] Mendiko zinemarik onena ikusteko parada izango da asteburuan
Mendi Film Festivalen parte hartutako film onenak gerturatuko ditu Mendi Tour jaialdiak seigarrenez, Itsas Etxeko pantaila handiraino.

Iker Arotzena BATeko atletari harrera egin dio Txomin Sagarzazu alkateak
Otsaila erdialdean Espainiako txapeldun izendatzea lortu zuen 23 urtez azpiko luzerako jauzian. Egindako ahaleginari aitortza eskaini dio udal agintariak.

Itzuliak eragingo dituen aldaketez ohartarazi du udalak
Bihartik ostiralera bitartean oinezkoen zein ibilgailuen mugikortasunean edukiko dituen eraginak gogoratu ditu udalak.