
Aurtengo edizioa ekainaren 7an izango da, eta goizean zehar adin guztietarako jarduerak antolatuko dituzte Kolon pasealekuan.

Dagoeneko zabalik dago Irunen datozen hilabeteotan Irun 5k milia eta San Martzial igoeran parte hartzeko izen ematea.

Udalak eta aldundiak akordioa lortu dute Txenperenean eraikiko den azpiegitura berriak hartuko duen kirol programaren inguruan, instalazio horien erabiltzaile diren kluben beharretan eta eskaeretan oinarrituta.

Emaitza bikainak lortu dituzte Donostiako Nazioarteko Krossean zein Kataluniako Kross Txapelketan. Taldeka gainera, Espainiako Kross Txapelketan parte hartzeko sailkapena lortu dute lau taldek.

Mugak gainditzen dituen 10 kilometroko lasterketa da Txingudi korrika. Aurtengo edizioan 639 lasterkarik eta 4 handbikek hartu dute parte.

Urriaren 5ean egingo da Inmobiliaria Urme Txingudi Korrika lasterketaren 26. ekitaldia. Dagoeneko 500 kirolarien langa gainditu dute, eta izen emateak urriaren 3an itxiko dira.

Olaia Becerrilek eta Victoria Brisok lortu dituzte BATeko emaitzarik onenak. Uxia Pereirak, Iker Arozenak eta Douae Ouboukirrek, ordea, ez dute txapelketa bukatzerik izan.

Kluben arteko Euskadiko Txapelketaz gain, Espainiako Distantzia Luzeko Txapelketan eta Toni Bonet Meetingean parte hartu dute ere.

Dynamic New Athletics torneoa hilaren 17eta 18an jokatuko da Madrilen. BATeko ordezkariak bertan izango dira.

Donostiako Anoetako Udal Miniestadioan jokatu zen txapelketako hirugarren jardunaldia. Alebin zein haur kategoriako gazteak lehiatu ziren.

Bidasoa Atletiko Taldearen egoitza berrituko dute, instalazioak Txenpereneara lekualdatu arte kirolarien segurtasuna bermatzeko.

16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa eta Euskadiko Txapelketan 18 domina eskuratu dituzte; eta Irungo 5K lasterketan jendetza izan da.

Euskadiko Txapelketa absolutuan ordezkari gehien duen taldea izango da aurten; igandean, Irungo 5K lasterketa antolatuko dute.

Datorren larunbatean, ekainak 6, BAT taldeak 2025-2026ko ikasturte amaierako jaia antolatuko du Plaiaundin.

Bidasoko Maratoi Erdiak 2026ko edizioaren txeke solidarioa banatu dio Saharar herriaren aldeko konpromisoa duen elkarteari.

Aurten ere, Bidasoko Atletiko Taldeak udalekuak antolatu ditu 4 eta 13 urte bitarteko haurrentzat, ekaina eta iraila artean izango dira hainbat txandatan.

Bidasoa ibaiaren bi aldeak batzen dituen akordioa sinatu dute bi taldeetako zuzendariek, eta bi taldeek hainbat jarduera antolatuko dituzte elkarrekin.

Artiako ubidearen birnaturalizazioa eta Txenpereneako kirol-pistak berreskuratzea bi herriak lotzeko giltzarri direla iritzi dute jeltzaleek.

BATeko 18 urtez azpikoen taldeko hiru kide iritsi dira Espainiako Txapelketako finalera asteburuan; 23 urtez azpikoen taldean, ordea, lau kide iritsi dira, horietako bik domina lortu dutelarik. Beste hainbat atleta Ordiziako txapelketan izan dira.

Susana Ruizek ordezkatu du BAT beteranoen Espainiako Txapelketan. 16 urtez azpikoen artean, ordea, zazpi domina irabazi dituzte asteburuan Gasteizen. BATeko beste kirolari batzuk Euskadiko Federazioarekin Herrialde Katalanetan izan dira Federazio Autonomikoetako Espainiako Txapelketa lehiatzen.