BATeko 18 eta 23 urtez azpikoak, Espainiako Txapelketako finalean
BATeko 18 urtez azpikoen taldeko hiru kide iritsi dira Espainiako Txapelketako finalera asteburuan; 23 urtez azpikoen taldean, ordea, lau kide iritsi dira, horietako bik domina lortu dutelarik. Beste hainbat atleta Ordiziako txapelketan izan dira.
Bidasoa Atletiko Taldeko 18 urtez azpiko bederatzi atleta izan ziren Espainiako Txapelketan, Castellon. Horietako hiru iritsi ziren finalera, baina ez zuten dominarik lortu.
18 urtez azpikoen emaitzak:
- Naia Llorente: 1,68metro altuera jauzian, laugarren postua.
- Lucas Cabezon: 2.000 hesidun metro 5,57 minutuan, laugarren postua.
- Markel Garrantxo: 400 metro 49,63 segundoan, finalera sarbidea. Finalean, 49,81 segundoko marka, zazpigarren postua.
- Julen Mendoza: 2.000 metro 6,04 minutuan, bederatzigarren postua.
- Eñaut Arburua: 400 hesidun metro 56,32 segundoan, seigarren postua.
- Alai Cabello: 800 metro 1,56´´68 minutuan.
- Rafa Torralba: 5 kilometroko martxa 25,30 minutuan, hamabosgarren postua.
- Hai Duong Alzaga: 400 metro 1,01´´20 minutuan, zazpigarren postua.
23 urtez azpikoak, Badajozen
23 urtez azpiko atletek ere Espainiako Txapelketa jokatu dute asteburuan Badajozen. BATeko hamabikide izan dira bertan, eta horietako lau iritsi dira finalera. Finalistetako bik domina eskuratu dute.
23 urtez azpikoen emaitzak:
- Victoria Briso: 5.342 puntu heptatloian, zilarrezko domina eta klubaren marka.
- Bruno Cagigos: 49,45 metro disko jaurtiketan, brontzezko domina.
- Marta Blanco: 4.196 puntu heptatloian, bosgarren postua.
- Mario Estanga: 4,90 metroko jauzia, zortzigarren postua.
- Lucia Valero: 1.500 metroko proban finalera sarbidea. Finalean, 4,33 minutuan bederatzigarren postua.
- Laia Olaskoaga: 200 metro 24,99 segundoan eginda finalerdira sailkatua. Finalerdian, 25,23 segundoan seigarren postua.
- Alejandro Per: Sailkapenean 200 metro 21,69 segundoan egin ondoren, finalean 21,94 segundoan zazpigarren postua.
- Alex Garcia-Gasco: 200 metro 22,06 segundoan, eta 100 metro 10,84 segundoan.
- Erik Fernandez: 200 metro 22,20 segundoan.
- Manuel Rodriguez eta Aitor Fernandezek atzera egin behar izan zuten.
Ordiziako Txapelketa
Ordiziako Nazioarteko Txapelketa ere izan da asteburuan, eta BATeko beste hainbat atleta gerturatu dira.
Ordiziako Txapelketako emaitzak:
- Ander Anglada: 800 metro 1,50´´64 minutuan, klubaren marka.
- Iker Anglada: 800 metro 1,53´´45 minutuan, marka pertsonala.
- Ander Aramendi: 1.500 metro 3,45´´79 minutuan, klubaren eta bere marka pertsonal berria.
- Alaine Aguerralde: 400 metro 55,26 segundoan.
- Alazne Garrido: 400 metro 56,06 segundoan.
- Urko Navarro: 400 metro 50,34 segundoan.
- Irati Erro: 1.500 metro 4,48´´28 minutuan.
- Leire Martiarena: 100 metro 12,53 segundoan.
Datorren asteburuan 16 urtez azpikoen txanda izango da, Xixonen jokatuko den Espainiako Txapelketa. Espainiako Federazio Autonomikoen absolutuen txapelketa ere asteburuan izango da, eta BATeko kide batzuek hartuko dute parte.

