
Gaur, hilak 29, San Juan plazan Israeli boikota egiteko eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko mobilizazioa egingo dute, 19:30ean.

Irunabarreko hiru bertsolarik balentria historikoa lortu dute, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalerdietara ailegatuta. Bertsolaritzak plazak behar ditu, eta hori aldarrikatu dute.

Atzo (hilak 28, osteguna) Desokipa CyL Irunen izan zen. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jakinarazi duenez, Dunboa auzoan bizi den familia zaurgarri bat etxetik botatzera joan ziren.

Bidasoko eta Oarsoaldeko arte eszenikoen gida egin du OARSO BIDASOKO HITZA-k: Plazara Plazatik. Bertakoak izan eta euskarazko eskaintza duten sortzaileen topagunea hedabidearen webguneetan ikus daiteke.

Datorren larunbatean, ekainak 6, BAT taldeak 2025-2026ko ikasturte amaierako jaia antolatuko du Plaiaundin.

Bidasoa Bizirikek antolatutako bigarren enplegu azokan, 51 enpresak 500 lanpostu baino gehiago eskaini dituzte.

La Morera Fundazioak Argentinako Cordobako zonalde kalteberetan egiten duen integrazio komunitarioko lana islatuko dute.

Jaiak datorren ostiralean, ekainak 5, hasiko badira ere, gaurtik hasita datozen bi asteburutarako programazioa prestatu dute.