EH Bilduk OCR txapelketan kirolari israeldarren presentziaren aurrean irmotasunez jokatzeko dei egin du
Txapelketako antolatzaileei eta udalari eskatu diete Israelekin duen edozein lotura haustea eta Israelgo kirolariak txapelketatik kanporatzea.
OCRko Europako Txapelketan israeldarren parte hartzea hautsak harrotu ditu Irunen. EH Bilduk kirolari israeldarrak probetatik kanporatzeko exijitu die antolatzaileei eta udalari, “ez dugu gure hirian Israelgo ordezkaritzarik onartuko”. Gauzak horrela, Israelen bidegabekerien aurrean, Euskal Herriko instituzioei irmotasunez jokatzeko deia egin du EH Bilduk.
Txapelketako antolatzaileei eta Irungo Udalari Israelekin duen edozein lotura hausteko eskaera egin dio EH Bilduk. “Israelgo kirolariak txapelketatik kanporatu ezean froga bertan behera uzteko eskaera egiten diogu, ez baitago genozidio baten aurrean konplizitaterako tarterik, ez eta beste alde batera begiratzerik”.
“Urteak dira Israelek giza eskubideak eta nazioarteko zuzenbidea modu sistematikoan urrazten dituela, eta azken urtean, mundua begira egon den bitartean, inpunitate osoz Gazako herriaren aurkako sarraskia egikaritu du, zuzenean ikusi dugun palestinarren aurkako genozidioa”.
Gainera, gogorazi dute horrelako egoeren aurrean aurrean erabakiak hartzeko aurrekariak badaudela, esaterako, Ukrainako gerraren harira Errusiari ezarri zaizkion debekuak. “Aurrekaririk gabeko hondamendi humanitario baten eragile izatea ez da nahikoa izan, ordea, Israelgo estatua bakartu, eta bere presentzia gainontzeko herrialdeetako espazio publikotik kanpo uzteko”.

