OCRko taldekako proba, bertan behera
Israelgo taldeak igandean, hilak 31, ez duela selekzio gisa parte hartuko argitaratu zuten atzo; gaur, berriz, igandeko proba nagusia bertan behera utziko dutela adierazi dute antolatzaileek.
Atzo, Antxeta Irratiak Israelek talde gisa ez duela parte hartuko argitaratu zuen. Igandeko proban, israeldarrek bakarka parte hartuko dutela iragarri zuten; bertan parte hartzeko izena emanda zuten. Gaur, hilak 28, Noticias de Gipuzkoa eta Radio Irun hedabideek argitaratu duten informazioari jarraituz, antolatzaileek adierazi dute igandeko proba bertan behera utziko dutela. Erabaki horren atzean segurtasun eta “gure esku ez dauden” arrazoiak daudela argudiatu dute antolakuntzakoek.
Hala ere, antolatzaileek nabarmendu dute beste probetan israeldarrek normaltasun osoz parte hartuko dutela. Israeldarrak kanporatzeko erabakia exijitu badute ere, lehia honetan ez du debekurik exijitzeko eskumenik. Hortaz, bestelako probak normaltasun osoz jokatuko dituzte bestelako kirolariek.

