Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

BDZk kale aktibazioaren balorazio kolektibo positiboa egin du

Gaur, hilak 29, San Juan plazan Israeli boikota egiteko eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko mobilizazioa egingo dute, 19:30ean.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/05/29

BDZ herri plataformak Europako OCR txapelketaren baitan izandako gertakarien lehen balorazio bateratua egin du. Positiboki baloratu du herritarren mobilizazioek izandako kale aktibazioa eta eskubide zibilen aldeko borroka eraginkorra. “Garaipen ukaezina lortu dugu, Israelgo entitate sionistaren desnormalizaziorantz urrats bat gehiago emanez”. Gauzak horrela, OCRAk iganderako aurreikusita zegoen taldakako proba bertan behera utziko duela adierazi zuen atzo. BDZk argi adierazi du hori ez zela euren helburua, “guk Israelgo taldea kanporatzea bakarrik eskatzen baikenuen”.

“Erabaki honek ez du funtsezko arazoa konpontzen eta egoera hau luzatzen du, beste modu batean kudeatuta, bestelako kirol-lehiaketa batzuetarako zentzuzko aurrekari bat ezar zezakeen”, adierazi dute berriki argitaratutako komunikatuan. Atleta israeldarrek bakarka parte hartzeko aukera izango dute. Hori dela eta, OCR Europako Txapelketari eskatu diote “gehiago egiteko” Palestinarren aurkako krimenen konplize ez izateko.

Gainera, parte hartzen duten atleta helduei buruzko beharrezko azterketa egitea eskatu dute, “2023ko urriaren 7tik aurrera Israelgo okupazio-armadan zerbitzatu ez dutela eta gizateriaren aurkako krimenetan edo genozidioan parte hartu ez dutela bermatzeko”.

Irungo Udalak izandako jarrera salatu dute berriro ere. Maiatzaren 22an, udalak 70.000 euro OCRA Espainiari zuzenean eman zizkiola argitaratu zuten hedabideek. Informazioa hala baieztatuta, PSEk eta EAJk osatutako udal-gobernuak gaiaren gaineko adierazpenik ez egiteak argi uzten du udala “ez dagoela testuinguruaren larritasunaren eta herriaren eskakizunaren mailan”. 

Bestalde, Denontzatek izandako elkarrizketarako prestutasuna eta zubiak eraikitzeko borondatea eskertu dute. “Testuinguru zail honen erdian positiboki baloratzen dugun keinua da. Denontzat OCRren jarrera irekia eta eskuzabala gai hauek nola landu beharko liratekeen eredu da”, azaldu dute.

Euskal Selekzioaren ofizialtasuna

Israelen aurkako boikota egiteaz gain, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute. “Nazioarteko erakundeek euskal kirolariei ukatzen diete beren sinbolo eta koloreekin lehiatzeko eskubidea, Israelgo entitate sionistari inolako arazorik gabe onartzen zaion eskubidea”, salatu dute. 

Israeli boikota, Palestinaren askatasuna eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko mobilizazioa egingo dute gaur, hilak 29, San Juan plazan. 19:30ean hasita, herritarrei dei egin diete Palestinako bandera eta ikurrinak eramateko, baita OCRko probetara ere. “Gainerako parte hartzaileei babesa adierazteko eta kirola Israelgo armada genozidaren irudiaren zuriketaren konplize ezin dela izan ikusarazteko”. 

Gaurko mobilizazioaz gain, ekainaren 6an CAF eraikitzen ari den “apartheidaren trenaren aurkako mobilizazioan” parte hartzeko deia egin die, genozidioarekiko konplizitate guztiak salatzeko. 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.