2023/5/5

Oztopoak oztopo, hemen da Irungo XXVI. Sagardo Eguna

Sagardoaren festa datorren larunbatean izango da, hilak 13, 18:00etatik 21:00etara, Urdanibia plazan. Bildutako dirua Taupadak GKEri igorriko zaio.

Emigrazio eraikinaren lehen faseko lanak esleitu ditu Irunvik

Gizarte erabilerari begirako espazioak gaituko dituzte lehen fasean emigrazio eraikinean. Lanak hilabete amaieran hasi, eta bederatzi hilabetean amaituta izatea aurreikusi dute.

ASTEKARIKO EREPORTAJEA: Alaia Martin, Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateo.

[Erreportajea] Martzelina Lopetegi Olaiz, ahanzturatik errimaz azaleratuta

Oiartzungo bertso eskola Martzelina Bertsozale Elkartea izatera pasatu da. Martzelina Lopetegi Olaiz bertsolaria izan zena aitortuz. Hari buruzko liburua argitaratu dute, eta etzirako, festa.

'Gure haizea' gurutzontzien estropadaren I. edizioa antolatu dute

Estropalariek 30 milia nabigatuko dituzte hilaren 14an. Hiru sailkapen egongo dira: bakarkakoa, bikanakoa eta L klasekoa.

Zerrenda kideen aurkezpena egin du Elkarrekin-Podemos-IUk

Koalizioaren zerrendako lehen seiek hartu zuten hitza eta berdintasun eta gazteen ahotsa entzuteari buruzko politikez aritu ziren, besteak beste.

[Erreportajea] Musika elektronikoak Mosku plaza hartuko du bihar

Gazteria arloak eta Lotura kultur elkarte irundarrak Elektronikale aire libreko eta doako jaialdia antolatu dute. Horrez gain, bi tailer prestatu dituzte gaurko Martindozenean, musika estilo horretan sakontzeko.

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA

[Erreportajea] Gazte migratuei, lan aukerak

Batzen programak aldundiaren errekurtso erresidentzietan dauden 16 eta 23 urte bitarteko gazte migratuei lan inklusiorako aukera ematen die. Oarsoaldean lanketa berezia egin behar izan dute.

'Emakumea eta herri ijitoaren historia' hitzaldia, maiatzaren 9an

Erromani Eguna maiatzaren 16a da eta egun hori ikusarazteko hautatu dute gertuko data bat. Kera elkartea eta Antxeta irratia dira antolatzaileak.

Hauteskunde programa aurkeztu du Hondarribiko PSE-EEk

Hauteskundeei begira Hondarribian bizitzeko eta bertan lan egiteko gakoak identifikatu dituzte sozialistek. Beren proposamenak zazpi puntu izango ditu ardatz.

CBAko ikasketa gela asteburutan ere irekiko dute

Larunbat arratsaldetan eta igande goizetan ikasgelak irekita egongo dira ekainaren 28ra arte.

Kantuan itxiko dute sagardotegi denboraldia Olan

Bankako Menditarrak Olan izango dira hilaren 27an Euskal kantuen afarian. Erreserba egiteko 943 62 31 30 telefonora deitu behar da.

Bertan behera utzi dituzte igandeko kirol egokituko jarduerak

Eguraldiaren iragarpenagatik erabaki dute erakustaldi hau ez egitea, materiala honda daitekeelako.

10 ardatz izango ditu PSE-EEren hauteskunde programak

Santanok aurreratu du ez dituztela herritarrak "bonbardatuko ezinezko proiektuekin, egingo ez direla badakigun infografiekin eta beteko ez diren promesekin".

Jaizkibelgo errotarri harrobiak ezagutzeko bisita gidatua

Yoseba Alonso eta Javi Castro Aranzadi Zientzia elkarteko kideek gidatuko dute ibilbidea. Izen ematea derrigorrezkoa da.

Eskerrak eman dizkie mozioa onartu duten alderdiei Osasun Bidasoak

Aurreko ostiraleko udalbatzan plataformaren lana aintzat hartzeko mozioa onartu zuten EH Bilduk, PSE-EEk, PPk eta Elkarrekin-Podemosek.

Herritarren hamar proposamen Santanoren hauteskunde programan

Irungo Sozialistek 130 proposamen jaso dituzte 'Ideas para Irun' egitasmo parte hartzailean. Horietako hamar hauteskunde programan txertatu dituzte.

Gehiago