Jaizkibelgo errotarri harrobiak ezagutzeko bisita gidatua

Yoseba Alonso eta Javi Castro Aranzadi Zientzia elkarteko kideek gidatuko dute ibilbidea. Izen ematea derrigorrezkoa da.

Gipuzkoako Erroten egunaren II. edizioarekin bat eginez Jaizkibelgo errotarri harrobiak ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Arma Plazak.

Yoseba Alonso eta Javi Castro Aranzadi Zientzia elkarteko Etnografia Saileko kideen eskutik, Martierreka errota-harrobia eta Martin-errotako errota hondakinak ezagutuko dituzte parte hartzaileek. Ibilbidearen abiapuntua Higer itsasargiko kanpineko aparkalekua izango da eta 3 ordu inguruko iraupena izango du.

Bisita gaztelaniaz izango da. Antolatzaileek oinetako arropa egokia eramatea gomendatu dute, bai eta freskatzeko edaria eramatea ere.

Izen ematea derrigorrezkoa da: Arma Plazaren webgunean edo 943 64 46 23 / 943 64 36 77 telefonoetan erreserbatu daiteke.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.