Kantuan itxiko dute sagardotegi denboraldia Olan
Bankako Menditarrak Olan izango dira hilaren 27an Euskal kantuen afarian. Erreserba egiteko 943 62 31 30 telefonora deitu behar da.

Kantuan itxiko du Ola Sagardotegiak 2023ko sagardotegi denboraldia. Aurtengo sasoia jai giroan agurtzeko, Bankako Menditarrak Olan izango dira Euskal kantuen afarian. Denboraldi bukaerako afaria hilaren 27an izango da, larunbata, 20:30ean. Sagardotegi menua, kafea eta postrea eskainiko dira 45 euroko prezioan. Sagardotegira bertaratu nahi dutenek erreserba egin behar dute 943 62 31 30 telefonora deituta.