Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Zerrenda kideen aurkezpena egin du Elkarrekin-Podemos-IUk

Koalizioaren zerrendako lehen seiek hartu zuten hitza eta berdintasun eta gazteen ahotsa entzuteari buruzko politikez aritu ziren, besteak beste.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2023/05/05

Atzo Urdanibia plazan egin zuen agerraldia Elkarrekin-Podemos-IU-Alianza Verde koalizioak maiatzaren 28an egingo diren udal hauteskundeetarako osatu duten zerrenda aurkezteko. Horrez gain, Miren Etxebeste ahaldun nagusi izateko hautagaiak ere hitza hartu zuen.

Etxebestek lau urte hauek “asko eman” dutela adierazi zuen eta “azkar” pasa direla dirudien arren, “oso luze” egin direla ere aipatu du. Gipuzkoara egingo duela salto dio “eta hemen geratuko dira nire kide zoragarriak Irunen pultsuari eusteko”. Politika “beste modu batean” egin daitekeela erakutsi izana nabarmendu zuen.

Segidan, Santi Jimenezen txanda izan zen eta azken lau urte hauetan “borondate eta ahaleginarekin” lan egitea posible dela erakutsi dutela azaldu zuen. “Gai gara gure arteko ezberdintasunak alde batera uzteko eta elkarrekin lan egiteko, mundu berdinzaleago eta justuago bat eraikitzeko”.

Azkenik, udal gobernuak egindako politiken errepasoa egin zuen eta I. Haurtzaro eta Nerabezaro Planari eta Emakumeen Etxeari keinu egin zion, besteak beste. Horrez gain, Eukene Lopez Podemoseko kidearen lana eskertu zuen ere, “ez du delegaziorik eduki udalean baina bere babes eta dedikazioagatik ez balitz taldeak egindako guztia ez litzateke posible izango”.

Hurrengoa hitza hartzen hauteskunde zerrendan bigarren postuan dagoen Thania Pazos izan zen. Bere aurkezpena egin zuen: “Thania naiz, 43 urte ditut eta hotelen kadena batean zuzendaria naiz, eszedentzian nago eta hiru urte daramat Txingudi Elkarte Feministako kide aktiboa izaten”. Irun feministagoa izateko lanean arituko dela udal gobernura iritsiz gero esan zuen, “eduki eta baliabideak emango dizkiogu sortu berri den Emakumeen Etxeari”.

Berdintasun planari buruz ere aritu zen Pazos “hurrengo legegintzaldian V.Berdintasun Plana izango dugu, plana sortzeko egin zen prozesu parte hartzailea errespetatuz. Udalek ezin dute herritarren parte hartzearen gainetik egon eta hori defendatu egingo dugu lehen egunetik azkenekora arte”.

Rosa Rubio zerrendan seigarrena da eta kulturari buruz aritu zen. “Kultura garrantzitsua da era positiboan ekarpena egiten diolako gure elkarbizitzari, gizarte kohesioari, inklusioari, ingurumen-iraunkortasunari, eta bakeari”. Kultura deszentralizatzearen eta auzoetara eramatearen alde agertu zen Rubio eta kultura espazio itxi eta bakar batean izateak gizartearen gehiengoa “kulturaren atetik ez sartzera” bultzatzen duela deitoratu zuen.

Jarraian, Enrique Martinez zerrendako hirugarren kidearen txanda izan zen. Udal mailako politikak ezin direla egin “gazteenen ahotsa entzun gabe” adierazi zuen, “alde batera utzi ditugu eta hori konpondu egin behar da”. Gazteenek bizitza publikoan parte hartzea beharrezkoa dela adierazi du “eraginkorra izan dadin beraien ahotsa”. 

Naroa Perurenak ere egin zuen agerraldia eta bere aurkezpenean kirol modulu bat amaitzen ari dela esan zuen. Bide horretan, kirolaren aldeko apustua egingo dutela azaldu zuen, “ditugun instalazioak hobetu behar ditugu herritarrek baldintza onetan erabili ahal ditzaten”. Gainera, kirolean emakumeen presentzia sustatzera konprometitu zen Perurena, “eredu izan daitezela bai emakumezkoen kirolean bai gizonezkoen kirolean ere”.

Azken ahotsa David Nuño zerrendaburuarena izan zen eta “zerbitzu publikoak eskaintzaile onenari saltzen dizkion bi hiri ereduen aurrean, zerbitzuak gutxiengo baten negozioa izan daitezela, gaur aurkezten ari gara benetako alternatiba hautagaitza”. EAJ eta PSE-EEren koalizioari buruz adierazi zuen “Irungo herritarrei kalte egin dieten erabakiak” hartu dituztela.

  1. David Nuño García.

  2. Thania Pazos Gonzalo.

  3. Enrique M. Martinez Martinez.

  4. Santiago Jimenez Ussia.

  5. Naroa Perurena Valero.

  6. Rosa Rubio Sanchez.

  7. Maria Eugenia “Eukene” Loopez Muñoz.

  8. Jose Manuel Alvarez Quintana.

  9. Jose Antonio “Txitxo” Diaz Escano.

  10. Maria Valiente Gonzalez.

  11. Sergio Martinez Martinez.

  12. Koldo Vera Oñatibia.

  13. Marcelina “Nina” Martin Barroso.

  14. Isabel Puerto Martinez.

  15. Ma Juncal Valiente Gonzalez.

  16. Maria Angeles “Marian” Garcia Calle.

  17. Víctor Torrijos Cantero.

  18. Jose Antonio “Pepe” Mier Marcos.

  19. Unai Burguete Rubio.

  20. Ana Isabel Perez Niebla.

  21. Borja Mier Garcia.

  22. Maria Luisa Garcia Calle.

  23. Maria del Carmen “Karmele” Arruebarrena Perez.

  24. Roman Diaz Garcia.

  25. David Soto Rodriguez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.